Bertsotruk 2016-05-19

Bertso-eskolen arteko sarea josi duen ekimena

Joan zen urteko azaroan abiatu eta maiatzera bitarte, 26 talde aritu dira kantuan, gehienak bertso-eskola batek osatuak. Balorazioa egin dugu Olaia Aginaga, Ander Elortegi, Izar Mendiguren, Jurgi Fuentes eta Malen Amenabarrekin.
 Azken txanpan sartuta dago Bertsotruk ekimena. Joan zen urteko azaroan abiatu zen, eta, denera, 26 taldek hartu dute parte, 9 multzotan banatuta:

·         ALBE - Debagoiena - Lesaka
·         Barañain - Durangaldea - Zarautz
·         Mungia/Larrabetzu - Oñati - Sakana
·         Gernika-Lumo - Harituz - Lekunberri/Leitza
·         Enkarterri - Erniarraitz - IEH
·         Agurain - Gabiri - Lasarte-Oria
·         Aramaio - Hernani - Zumarraga/Urretxu
·         Goierri - Kakiturri - Txingudi
·         Markina-Xemein – Orio

 Denetariko saioak

 Talde bakoitzak bere erara antolatu ditu saioak, eta horrek gaur egun herriz herri eta bertso-eskolaz bertso-eskola dagoen aniztasuna erakutsi du. Ekimena bukatzear den honetan, Lilibertsoko Ander Elortegi, Markina-xemeingo Olaia Aginaga eta Mungia-Larrabetzuko Malen Amenabar taldekideak elkarrizketatu ditugu beren esperientzia konta diezaguten. Izar Mendiguren eta Jurgi Fuentes bertso-eskolen batzordeko kideek, berriz, ekimen osoaren berri eman digute.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza