Eskolartekoa 2016-05-31

Hamabi bertsolari ariko dira Euskal Herriko Eskolarteko finalean

Hamabi bertsolari ariko dira Euskal Herriko Eskolarteko finalean
Ereñotzun izango da finala larunbatean. Arabatik Aroa Arrizubieta eta Peru Amorrortu ariko dira; Bizkaitik Txaber Altube eta Unai Mendiburu; Gipuzkoatik Beñat Mujika eta Aizpea Garmendia; Lapurditik Kerman Diaz eta Nahia Sasco; Baxenabarretik Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti eta Nafarroatik Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi.
 Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan Ereñotzun. Goizeko 11:00etan hasiko da finala, eta 15 eta 18 urte bitarteko 12 bertsolari gazte ariko dira kantuan. Honako hau da taldea:

 Aroa Arrizubieta Barredo (2001, Gasteiz)
 Peru Amorrortu Barrenetxea (2000, Gasteiz)
 Txaber Altube Sarrionandia (1998, Abadiño)
 Unai Mendiburu Valor (1998, Getxo)
 Beñat Mujika Izagirre (1998, Donostia)
 Aizpea Garmendia Iartza (1998, Lazkao)
 Kerman Díaz Franco (1998, Urruña)
 Nahia Sasco Etxeberri (1998, Lekuine)
 Elixabet Etxandi Goyenetche (2000, Izpura)
 Oier Urreizti Lafitte (2000, Bidarrai)
 Joanes Illarregi Marzol (1999, Leitza)
 Xabat Illarregi Marzol (2001, Leitza)

 Maite Berriozabal ariko da aurkezle lanetan.

 Egin beharreko lana

 Hamabi bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:

 -Hasierako agurra, gehienez 5 puntuko neurrian
 -8ko handian bina bertso, ofiziotan, binaka
 -8ko txikian bina bertso, ofiziotan, binaka
 
 Behin lan hauek osatuta, sei bertsolari geratuko dira lehian. Hauek bakarka bertso bana bota beharko dute gaia emanda, gehienez 5 puntuko neurrian.

 Bukaerako agurrak ere gehienez 5 puntuko neurrian botako dituzte bertsolariek.

 Bertsolariek egindako lana epaitzeko, epaile bana ariko da herrialde bakoitzetik: Aitor Jimenez Arabatik, Joseba Santxo Bizkaitik, Martin Aramendi Gipuzkoatik, Joakin Arregi Lapurditik, Nerea Bruño Nafarroatik eta Iban Thicoipe Baxenabarretik. Txapeldunari Alaia Martinek jantziko dio txapela.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa