Beñat Krolem-en lana 2016-06-15

"Oholtza" performancearen aurkezpena larunbatean

"Oholtza" performancearen aurkezpena larunbatean
Bilboko Erriberako merkatuan izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Mikel Laboa Katedraren beka jaso zuen "Bertsolaritzaren hitzaren arteko irudia" izeneko proiektuarekin.
 Bertsolaritza gertutik jarraitzen ari da Beñat Krolem (Bilbo, 1990) azken hilabeteotan. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da, University of the West of Englanden, Bristolen, urtebete igaro ondoren. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak emandako proiektu sarietako bat eskuratu zuen iaz, eta "Bertsolaritzaren hitzaren arteko irudia" lanean dihardu buru belarri. Lan horri lotuta, "Oholtza" performancea osatu du. Larunbat honetan egingo du aurkezpena, egurdiko 12:00etan, Bilboko Erriberako merkatuan. Jon Martin eta Jone Uria bertsolariak lagun izango ditu.

 Lanaren azalpena

 Beñat Krolemek honela azaltzen du bere lana: "Oholtza bertsolariari jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eraikuntza-jokoa da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira. Bertsolariak abestu duen unean bertan hitzekin sortzen duen bertsoaren pareko prozezuak dira. Oholtza bertsoa sortzeko sormen-prozesuaren harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da. Bertan, bertsolaria bera hitzen aldare bihurtu eta altxatu egiten da."

 Erakusketa ere bai

 Ez da hau izango Beñat Krolemek bertsolaritzari lotuta egindako lan bakarra izango. Uztailaren 11tik 16ra bitartean "Europa bat-batean" ekimeneko topaketak egingo dira Donostian. Goizetan jardunaldi akademikoak izango dira Miramar jauregian, eta bertan ikusgai izango da artista bilbotarraren "Oholtza" erakusketa.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa