Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-07-08

Ahozko Inprobisazioa Munduan IV: Kubako repentistak

Kubako repentistak ekarri ditugu gaur. "Punto cubano" deritzon generoa egiten dute bertan eta oso bizirik dago egun. Indio Nabori inprobisatzaileak zabaldu zuen poesia mota hau irla osoan. Datorren astean Donostian egingo diren Nazioarteko Kantu Inprobisatuaren Topaketetan kubatarrak ere izango dira, Gales, Austria, Zipre, Herrialde Katalanak eta Mexikoko inprobisatzaileekin batera.
Kubako repentistak ekarri ditugu gaur. "Punto cubano" deritzon generoa egiten dute bertan eta oso bizirik dago egun. Indio Nabori inprobisatzaileak zabaldu zuen poesia mota hau irla osoan; diote bera izan zela dezimistarik onena. 1998an Kanariar Uharteetan egindako jardunaldietan kantatu zuen dezima bat Indio Naborik. Dezimari dezima bat errezitatzen entzun dezakegu bideoaren hasieran.

Jarraian, Tomasita ezagutuko dugu. 1998an Iruñean egin zen emanaldi batean erakutsi zigun goitik behera dezima osatu eta gero alderantziz nola gogoratzen eta kantatzen zuen.

Eta bukatzeko, Alexis Diaz de Pimienta-k 2003ko topaketetan kantatukota segidilla bizia.

Datorren astean Donostian egingo diren Nazioarteko Kantu Inprobisatuaren Topaketetan kubatarrak ere izango dira, Gales, Austria, Zipre, Herrialde Katalanak eta Mexikoko inprobisatzaileekin batera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza