Bi kanporaketa jokatuko dira asteburuan 2009-05-26

Ostiralean hasiko da Plazatik Gaztetxera sariketa

Soraluze, Elgoibar eta Debako gaztetxeetan izango dira kanporaketak. Kanporaketa bakoitzetik bertsolari bat zuzenean sailkatuko da finalera. Gainerako hirurak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Azkeneko saioa ekainaren 12an jokatuko da Mutrikuko Gaztetxean. 18 bertsolari lehiatuko dira sariketan. Aurtengoa 8. edizioa da.
 Aste honetan hasiko da Plazatik Gaztetxera sariketaren aurtengo edizioa. Bertsolari gazteei plaza berriak eskaintzea da sariketa honen helburua. Horrez gain, gaztetxeen arteko loturak ere sendotu nahi lituzke. Aurtengoa 8. edizioa izango da.

 Aurten ere hiru kanporaketa jokatuko dira:

 MAIATZAREN 29an, OSTIRALA, Soraluzeko Gaztetxean
  Hodei Iruretagoiena
  Eneko Beretxinaga
  Mikel Olaizola
  Peru Vidal
  Maialen Belarde
  Egoitz Alkorta

 MAIATZAREN 30ean, LARUNBATA, Elgoibarko Gaztetxean
  Ander Elortegi
  Eneritz Artetxe
  Unai Gaztelumendi
  Aitor Arrizubieta "Toko"
  Lander Ibarluzea
  Itxaso Paia

 EKAINAREN 5ean, OSTIRALA, Debako Gaztetxean

 Saio guztiak afalostean izango dira. Afaria 20:30etan hasiko da, eta saioa, berriz, 22etan. Afarietako tiketak gaztetxean bertan eskuratu litezke.

 Kanporaketa bakoitzean bi bertsolari aukeratuko dira. Publikoak aukeratuko du bat, eta epaimahaikoak bestea. Bien artean buruz burukoa jokatu ondoren, gailentzen denak lortuko du finalerako zuzeneko txartela. Hau da kanporaketetan bertsolariek egin beharreko lana:

 -Ofizioka, hiruna bertso zortziko handian
 -Ofizioka, hiruna bertso zortziko txikian
 -Koplatan launa kopla
 -Gai bati bi bertso doinu eta neurri librean

 Buruz burukoan, berriz, ofizioka hiruna bertso kantatu beharko dituzte hamarreko txikian.

 FINALA EKAINAREN 12an izango da, MUTRIKUKO GAZTETXEAN.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu