Europa Bat-Batean 2016-07-14

Kantu inprobisatua munduan kokatzeko eguna

Kantu inprobisatuaren balioaz aritu dira Joxean Muñoz, Andoni Egaña, Begoña Guzman, Ruth Finnegan, Anthony Judge eta John Zemke gaurko hitzaldietan.
 Laugarren eguna bete dute gaur Europa Bat-Batean ekimeneko udako topaketek. Goizeko jardunaldi akademikoetan, ahozko kantu inprobisatuak munduan duen balioaz aritu dira hizketan. Bertsolaritzaren ondare ez materialaren izendapenaz aritu dira Andoni Egaña, Joxean Muñoz eta Begoña Guzman. Ondoren, Ruth Finneganek azaldu du poesiak zer duen ahozkotik. Anthony Judgek, berriz, munduko ahots aniztasunari poesiak egin diezaiokeen ekarpena xehetasunez aztertu du.

 Omenaldia John Foleyri

 Euskal Herriarekin harreman estua izan zuen John Foley ikerlariak. Behin baino gehiagotan etorri zen bertsolaritza aztertzera. Omenaldia egin diote goizeko jardunaldietan, ikus-entzunezko baten bidez. John Zemkek esker oneko hitzak izan ditu Oral Tradizion ikergunearen izenean.

 Maparen aurkezpena

 Goizeko jardunaldiak bukatzeko, munduko kantu inprobisatuaren maparen aurkezpena izan da. Nere Erkiagak azaldu du ze lan egin den orain arte eta zer den hemendik aurrera egin beharrekoa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza