Igor Elortzak iritzi artikulua idatzi du 2009-05-27

"Afizioa, debozioa, ofizioa eta beste zenbait zio"

Bertsolariek aurrera egiteko "debozioa" behar dutela uste du Elortzak.
 Eskolarteko Txapelketak jokatzen ari dira egun hauetan. Bertan parte hartuko duten gazte batzuk plazaz plaza kantuan ibiliko dira, baina beste batzuk ez. Igor Elortzak horren inguruko iritzi artikulua idatzi du gaurko Berrian. "Bertsolaria jaio ala hil egiten den eztabaida erraza alde batera utzita, gu eta gutarron bazkalordu batean gaiaz ari ginela Josu Zabalak botatakoa dabilkit buruan. Berezko zerbait badagoela genioen guztiok. Baina zer? Debozioa bota zuen Josuk".

 Igor Elortzaren ustez, afizioa behar da bertsolari ona izateko.

 "20 urte plaza telebistan"

 Hitzetik Hortzerak 20 urte bete ditu aurten. Programaren historiari buruzko erreportajea idatzi du Beñat Zamalloak gaurko Berrian. Bertan, Joxerra Garzia, Josu Goikoetxea eta Jon Artanoren iritziak bildu ditu. Hasierako zailtasunak gaindituta, programak aurrera egin zuela diote. Aurten programak aldaketa handia izan du. Jon Artanork programa "jostagarriagoa, ludikoagoa, azkarragoa eta ikusteko errazagoa" egin nahi duela dio.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu