Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2016-10-07

Imanol Urbietaren bertso-doinuak

Imanol Urbieta musikari eta idazle zarauztarra hil berri dela, bertso doinuetan berak egindako ekarpena gogoratu nahi dugu. Bertsolaritzaren Datu Basearen doinutegi atalean bilaketa eginez gero, 32 doinuren sortzaile moduan agertzen da Imanol. Hitzetik Hortzerak doinuak nola sortzen diren aztertu zuen 2001 urtean, eta nola ez, orduko lan-taldeak Imanol Urbietarengana ere jo zuen. Berak doinuak sortzerakoan zer bilatu izan duen, eta hori bertsolariak bere egin dezan nola ematen dion azaldu zuen Urbietak.
Imanol Urbieta musikari eta idazle zarauztarra hil berri dela, bertso doinuetan berak egindako ekarpena gogoratu nahi dugu. Bertsolaritzaren Datu Basearen doinutegi atalean bilaketa eginez gero, 32 doinuren sortzaile moduan agertzen da Imanol.

Horietako asko bere disko eta kasetetan argitaratutako haur kanta ezagunak dira, gerora asko erabili diren doinu bilakatuta: ”Euskara oi euskara”, “ Sagutxo batzuekin”...

Beste zenbait doinu bertsolariek eskatuta konposatutakoak dira: Andoni Egaña-ren “Begira nago jarria beraz” edo Mikel Mendizabal-en “Zer da gaur Donostian” edota “Oholtza da zabal zabala”; baita espresuki Bertsozale Elkarteak eskatuta ere: doinuen biltzaile eta katalogatzaile den Joanito Dorronsoro-ri omen egiteko Imanol Urbieta-ri eskatu zion Bertsozale Elkarteak “Joanito dugu iturri eta” doinua.

Hitzetik Hortzerak doinuak nola sortzen diren aztertu zuen 2001. urtean. Eta nola ez, orduko lan-taldeak Imanol Urbieta-rengana ere jo zuen. Berak doinua sortzerakoan zer bilatu izan duen, eta hori bertsolariak bere egin dezan nola ematen dion azaldu zuen Urbietak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu