Urriaren 12an 2016-10-10

Manuel Matxain bertso jartzaileari omenaldia Donostian

Manuel Matxain bertso jartzaileari omenaldia Donostian
Bere jaiotzaren mendeurrenean egin diote Donostiako Aiete auzoan, asteazkenean. Egun osoko ekitaldia izango da eta arratsaldean bertso jaialdia izango da Andoni Egaña, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa', Agin Laburu eta Alaia Martin kantuan direla. 2002garren urtean, Antonio Zavalak Matxainen bertsoak jasotzen dituen liburua argitaratu zuen auspoa sailean, “Uste gabean” izenburupean.
Manuel Matxain, bertso jartzailea jaio zela ehun urte betetzen diren egunaren bezperan, urriaren 12an, omenaldi beroa prestatu dio Donostian Aieteko auzoak. 47 urterekin hasi zen bertsoak idazten eta dozenaka sail argitaratu zituen ondoren. 2002garren urtean, Antonio Zavalak  auspoa sailean bildu zituen, “Uste gabean” izenburupean, donostiarraren biografiarekin batean. Bertso jartzaile izateaz gain, tokalari eta bolari handia izateak ere eman zio sona Matxaini.

Egun osoko egitaraua
Bertso ekitaldiez gain, bola eta toka txapelketak ere izango dira egunean zehar, Matxainen ezaugarri hirurak ere. Bertsoari dagokionez, 11:00etan, Auzobertsolanean egingo dute, auzokideek bi bertsolariren laguntzarekin Manuel Matxaini buruzko bertsoak osatzeko tailerra. A.C.D. AIETE elkartean (Jolastoki) 17:30etan berriz, bertso jaialdia Munto plazan: Andoni Egaña, Alaia Martin, Agin Laburu eta Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa'. Euria balitz, Aieteko jauregian.

Bizitzaka hainbat datu

Manuel Matxain Aieten jaio zen 1916ko urriaren 13an eta 1999ko abenduaren 18an hil. Hamahiru bat urterekin hasi zen toka eta bola jokoa Munto baserrian. Geroztik, dozenaka txapel eta garaipen batu zituen Euskal Herrian zehar antolatzen ziren lehiaketetan.
Bertso jartzaile bezala, berandu hasi zen, 47 urterekin eta lagun batekin egindako apustu bat medio. Lehen bertso sortaren ondoren dozenaka bertso sail argitaratu zituen orduko egunkari eta aldizkarietan.
Oso pertsona estimatua izan zen auzoan eta inguruko herrietan. Ezagutu zutenek, bolari, tokalari eta bertso jartzaile handia izatearen gainetik Manuelen umiltasuna, gizatasuna eta ontasuna gailentzen dituzte.

Omenaldi hemen bultzatzaileek Manuel Matxain auzoko pertsonaia erreferenteetako bat bihurtzea bilatzen dute eta hurrengo hilabeteetan beste zenbait ekimen aurrera eramango direla aurreikusten da.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa