Hona hemen egitarau osoa
BERTSO-SAIOA - Urriak 20, osteguna. 20:00
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak:
Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika
eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Iker Iriarte
EMANALDI BEREZIA - Urriak 25, asteartea. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa
“Momentuari helduz”
Abeslari-bertsolariak: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo
Teklatua: Satxa Soriazu
Baxua: Aritz Luzuriaga
Saxoa: Alberto Arteta
Iruñean
estreinatuko dute bertsoa eta jazza uztartzen dituen emanaldi
berritzaile hau. Gareserako bi emanalditarako bertsolari eta musikariak
elkartzetik sortu zen proiektua. Emanaldien arrakasta ikusita,
bertso-jazz formulatik haratago doan proiektua da “Momentuari helduz”,
hitza eta musika elkarrekin inprobisatzea lantzen duen ikuskizuna baita.
Hitz inprobisatzaile hauek musikari ere badira, musikariak ere oso
inprobisatzaile, bertso doinuak garatuz, bestelako doinu ezagunekin
jolastuz eta momentuan sortutako melodia eta hitzei leku eginez.
Momentuan gertatzen denari helduz aterako den emanaldia.
HITZALDIA - Urriak 27, osteguna. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Hitzaldi aretoa
Inprobisazio kantatua munduan. Zortziko zabala
Hizlaria: Andoni Egaña
Azkenaldi
honetan, kantu inprobisatzaileen arteko harremanak ugaldu dira.
Bertsolaritza ikasten ari da beste kantu inprobisatuetatik eta, era
berean, bertsoek eta euskarak badiote zer irakatsi munduari. Bi
norabidetako bidaia hori ederki aski ezagutzen du Andoni Egañak, munduko
hainbat herrialdetan ibili baita bertsotan eta kanpoko
inprobisatzaileei gurean ere harrera egin baitie. Elkar trukaketa
aberasgarri horren berririk emanen du, anekdota eta bizipen ugariz
hornituta.
BERTSO-SAIOA. Gazte jaialdia - Azaroak 3, osteguna. 19:00
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa
Bertsolariak:
Unai Mendizabal, Sarai Robles, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes
Illarregi eta Maddi Sarasua. Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu
HAURRENTZAKO EMANALDIAK - Azaroak 5, larunbata. 12:00
Sanduzelaiko Civivoxa
“Plaza bete poz”
Partaidea: Oskar Estanga
Haurrentzako
berbena. Kantuak, jokuak eta dantzak. Erromeria honetan, jolas
pausatuekin hasi eta mugimendura pasatuko dira, dantzara. Hala, txikiek
ezagutzen dituzten kantu parte hartzaileekin hasiko dira; Ran-Roberra
bezalakoak, esaterako. Ahotsarekin eta inprobisazioarekin ere jolastuko
dira: galde-erantzunak, errepikatzeak... Handiagoek ezagutu ditzaketen
kantuak entzun eta abestuko dituzte (maketume, ping pong pilota...),
ondoren kantu horien koreografia lantzeko.
Azaroak 5, larunbata. 18:00
Sanduzelaiko Civivoxa
“Kontu eta kantu”
Ipuin kontalaria: Fernando Anbustegi
Izenak
berak azaltzen duen gisara, kontuak eta kantuak uztartzen dituen
ikuskizuna da. Sorkuntza propioko ipuinak kontatzeaz gain, bertsoak
tartekatzen dira. Ipuin berriak, bertso berriak, garai berriei
egokituak. Literatura eta bertsolaritzarekiko atxikimendua bultzatzeaz
gain, balore desberdinak garatzeko ipuin konta/kantakizuna izan nahi du
“Kontu eta kantuk”.
EMANALDI BEREZIA - Azaroak 8, asteartea. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa
“Oholtza” performancea
Artista-egilea: Beñat Krolem
Bertsolariak: Jon Martin eta Jone Uria
“Oholtza”
bertsolariari jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien
multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eraikuntza-jokoa
da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan
proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira, bertsolariak
abesten duen bitartean. Bertsolariak, hitzekin egiten duen prozesuaren,
harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da. Bertan,
bertsolaria bera hitzen aldare bihurtu eta altxatu egiten da.
BERTSO-SAIOA - Azaroak 10, osteguna. 20:00
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak:
Unai Iturriaga, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Agin Laburu, Beñat
Gaztelumendi eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi