Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Laboa Katedrak elkarlanean 2016-10-18

Bi ikerketa kontratu eta hiru proiektu sari bertsolaritza ikertzeko

Bi ikerketa kontratu eta hiru proiektu sari bertsolaritza ikertzeko
Oihana Iguaran eta Eñaut Agirreren proiektuek lortu dituzte ikerketa kontratuak eta Ane Labakak, Itziar Navarrok eta Xumai Muruak proiektu sariak.
 Lau urte dira jada Mintzola Ahozko Lantegia eta EHUko Laboa Katedra elkarrekin bertsolaritzaren ikerketan eragiten hasi zirenetik. Ikerketa kontratu sari bat esleitzea erabaki zuten orduan, bertsolaritzari buruzko doktorego-tesi bat egitea helburu hartuta. Miren Artetxek jaso zuen kontratua orduan, "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak" proiektuarekin.

 Hurrengo urtean ikerketa kontratuari beste iraupen laburragoa izango zuten proiektu sariak erantsi zizkioten. Geroztik, urtez urte bi deialdi atera izan dira. Atzo jakinarazi zen zeintzuk diren aurtengoak jaso dituztenak.

 Ikerketa kontratuak

 Ikerketa kontratuetarako sei lan jaso dira aurtengoan eta bik jaso dute saria. Alde batetik, Oihana Iguaranen "Bertsoaren agenda. Agenda settingak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina" proiektuak jaso du kontratua. Eta, bestetik, Eñaut Agirreren "Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean" proiektuak. Urtebeteko iraupena izango du proiektuak, baina hiru urte gehiago luzatzeko aukera ere izango dute.

 Proiektu sariak

 Proiektu sariei dagokienez, aurtengoan hiru proiektu saritu dituzte: Ane Labakaren "Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik"; Itziar Navarroren "Oiartzungo bertsolarien kantaera: analisi musikologiko konparatiboa" eta Xumai Muruaren "Gorputz Heziketako aktibitateen didaktiba bertsogintzaren didaktikaren zerbitzuan". Hirurek 2000 euroko sari bana jasoko dute lanak osatzeko.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»