DBH 1. eta 2. mailan Saioa Murua, Miren Jauregi eta Oihana Larrañaga izan dira irabazleak DBH 3. eta 4. mailan, berriz, Irati Artetxe Azkoitia.
Gaur arratsaldean banatuko dira Xabier Munibe bertsopaper lehiaketako sariak. Arratsaldeko 15etan izango da sari-banaketa, Azkoitiako Baztartxo aretoan. Honako hauek izan dira sarituak:
DBH 1. eta 2. mailan 3 pertsonarentzat izan da lehenengo saria: Saioa Murua, Miren Jauregi eta Oihana Larrañaga. Xabier Munibe ikastolakoak dira hirurak. Honako hau zuten gaia: "Mutil batek sentitzen duen maitasuna ezin adierazita dabil". Bigarren saria Aitor Servier Etchechurik lortu du, honako gai honekin: "Alpeetan gora". Hirugarren saria Ander Benitezentzat izan da. Xabier Munibe ikastolakoa da bera, eta "baserrian bizi nahi dut" gaiari jarri dizkio bertsoak. Azkenik, laugarren saria Xabier Munibe ikastolako Karitina Alberdi eta Itxaso Alberdik lortu dute, "Gaur egun" gaiarekin.
DBHko 3. eta 4. mailetan, berriz, Irati Artetxe Azkotiak lortu du lehenengo saria. Xabier Munibe ikastolako ikaslea da bera. Honako gai honi jarri dizkio bertsoak: "Lurra eta baserria lapurtu dioten herritar baten hitzak". Bigarren saria Josu Irizar Alberdirentzat izan da. Floreaga Salestar ikastetxekoa da bera. Honako gai honi buruz idatzi du: "Italiako lurrikaretan bertan nengoen oporretan Txatean ezagutu nuen".
Honez gain, Azkoitiarren artean sari berezia banatu dute. Arantxa Areizaga eta Mirari Arzallusek lortu dute sari hau. "Bere sentimenduak azaldu nahi ez dituen neska gaztea" gaiari jarri dizkiote bertsoak.
Sari-banaketaren ondoren, Mikel Mendizabal, Imanol Lazkano eta Jokin Uranga librean kantuan ariko dira.