Egitarauan zenbait aldaketa izan ondoren, urriaren 29an izango da Ereñotzun Txirritaren bertso jarrien emanaldi musikatua, Eñaut Agirre eta Imanol Kamioren eskutik, besteak beste. Azaroaren 2an hitzaldia Urumea bailarako bertsolaritzaz, Estitxu Eizagirrek emana. Azaroaren 5ean 'Gabon Txirrita' antzerkia.
Egitarauan zenbait aldaketa izan ondoren, urriaren 29an izango da Ereñotzun Txirritaren bertso jarrien emanaldia, Eñaut Agirreren eskutik. Azaroaren 2an hitzaldia Urumea bailarako bertsolaritzaz Estitxu Eizagirrek emana eta azaroaren 5ean 'Gabon Txirrita' antzerkia.
Bertso musikatuak eta herri afariaEñaut Agirre bertsolari eta kantariak, Txirritaren bertsoen artean hautaketa bat egingo du eta horiei musika jarriko diete Ereñotzuko zenbait musikarik. Besteak beste Imanol Kamio, Txus Aranburu, … eta Kamio beraren Doinu Zale musika eskolako beste zenbait musikari ariko dira. Ekitaldi hau, urriaren 29an izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita Ereñotzuko frontoian. Sarrera dohainik izango da.
Eñaut Agirreren hitzetan, Txirritaren bertso jarriak eta bat batekoak hautatu ditu. Bertso jarrietan hiru alderdi behintzat sailkatu ditu: bertsoen bidez egindako kronista lana, historiaren berri bertsoen bidez eta irudimena (gauzak irudikatzeko Txirritaren modu berezia).
Bat bateko bertsoei dagokionez berriz, umoreari eta erritmoari jarri dio arreta Eñautek eta neurri ezberdinetan kantatutako bertsoak sailkatu ditu. Azkenik, Hernaniko Bertso eskolako kideen parte hartzea ere eskatuko du Eñautek, Txirritarekin ofizioan aritu ziren hainbat bertsolariren paperean kantatzeko.
Bertso musikatu emanaldiaren jarraian herri afaria egingo da frontoian bertan. Afaria Basatxerri Elkartearen eskutik izango da. Basatxerri Elkarteak, Euskal Herrian hazitako eta aske ekoiztutako txerri eta txerrikiak ekoizten ditu eta produktu horiekin eskainiko du afaria. Edateko, sagardo kupelak jarriko dira frontoian bertan. Herri afarirako txartelak jadanik salgai daude. Ereñotzuko Auzo udalean, udazken kulturaleko ekitaldi ezberdinetan eta Hernaniko Tripontzi tabernan ere hartu ahalko dira.
Urumea bailarako bertsolaritzaDuela urte batzuk “Urumea bailarako bertsolaritza” liburua argitaratu zuen Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskolak. Liburuko informazio bildu eta idaztearen ardura Estitxu Eizagirrek hartu zuen. Liburu honen zenbait atal hartu eta haien nondik norakoen berri emango du Estitxu Eizagirre, bertsolari eta kazetariak. Ohiko hitzaldi bat bakarrik izan beharrean, hitzaldi-emanaldi parte-hartzailego bat izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du Estitxuk berak.
“Gabon Txirrita” antzerki herrikoiaTxirritaren urteurreneko ekitaldiekin amaitzeko, Urnietako herritarrek prestatu duten “Gabon Txirrita” antzerki herrikoiaren azken emanaldia izango da Ereñotzun, azaroaren 5an. Antzerki hau Donostia 2016arekin elkarlanean antolatu da eta jadanik bi emanaldi egin dira, bata Donostian eta bestea Urnietan. Ereñotzun izango da azken aukera
1982an Xabier Letek oholtzaratu zuen “Gabon Txirrita” antzerki herrikoia Urnietan hain zuzen ere. 34 urte geroago, Xabier Leteren testutik abiatuta, Mikel Laskurain eta Miren Gojenolak zuzendu dute, 50 herritar baino gehiagok parte hartzen duten antzerki hau.
Emanaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta sarrerak Ereñotzuko Auzo Udalean eta Hernaniko Biteri Kultur etxean lortu ahal izango dira 5 ¤tan.