Bertsotruk 2016-10-20

Erniarraitz vs. Kakiturri

Erniarraitz vs. Kakiturri
Urriaren 12an Gasteizko Kakiturri elkartean egin zen aurtengo Bertsotruk egitasmoaren lehenengo saioa. Han elkartu ziren Erniarraitz eta bertako bertso-eskolak. Hemen duzue Kakiturri-koek egindako kronika.
Urriaren 12an Gasteizko Kakiturri elkartean egin zen aurtengo Bertsotruk egitasmoaren lehenengo saioa. Han elkartu ziren Erniarraitz eta bertako bertso-eskolak. Hemen duzue Kakiturri-koek egindako kronika:

Urriaren 12an Gasteizko Kakiturri elkartean egin zen aurtengo Bertsotruk egitasmoaren lehenengo saioa. Gasteizko erdi-aldetik ibilbidetxo bat egin ondoren, pandero eta trikiti soinuez eman genien ongi-etorria Erniarraitz taldeko lagunei.

Bazkaria: txistorra, entsalada, oilaskoa eta gazta. 12 euro. 26 lagun.

Saioa hasi aurretik hiru kanta eskaini zizkigun Jon Zelaieta kantautoreak.

Bertsolariak:
Erniarraitz: Beñat Lizaso, Asier Garate eta Eneritz Artetxe.
Kakiturri: Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Alberto Martinez Beitto

Agurrean Rikardok hiru orduko bertso saioa egiteko prest zegoela esan zuen. Ez zen urruti ibili, ez horixe.

Hainbat ofizio eta jolas egitea tokatu zitzaion bertsolari bakoitzari Felipe gai-jartzailearen aginduetara.

Beñat, Bilboko alkateak, kontuak eskatu zizkion Beitto Putini azkenaldian Bilbo inguruan agertu diren hegazkin eta submarinoak direla eta. Putinek, gu lasaitu nahian, esan zigun sagardotegira bisita prestatzen ari zela.

Rikardo irakasleak galdera zailak egin zizkion Eneritz ikasle tranpatiari: ea non dagoen Oreitia, ea berriz hauteskundeak egingo diren…., eta bai ondo erantzun ere.

Gasteizko auzo batera familia oso gaizto bat etorri dela eta,  auzotarrak familia horren etxe aurrera manifestazioak egiten hasi dira Otamendi buru dutela. Asier auzotarrak, ordea, bokadiloak eramaten dizkie gauez. Otamendiren akusazioei erantzun nahian Asierrek berak sartuko zituela arrastuan agindu zigun.

Rikardo Pepek, legionarioen aurrean gaurko egunez 12 urtez desfilatu duen ahuntzak, azken arnasa hartu aurretik Beñat Miuraren bisita izan zuen, bera ordezkatuko duena. Aholku onak eman zizkion Pepek, bai horixe!

Asier eta Beittok,  70 urteko lagunak izan arren, gripearen txertoari buruzko iritzi kontrajarriak erakutsi zizkiguten. Belar txarrik ez omen du gripeak hilko.

Otamendi Trump eta Eneritz Clintonen arteko azken debateak expektatiba guztiak bete zituen. Gordina bezain interesgarria.
“ …Zu zain egon arren ni noiz hilko, ni ez naiz gehiago eroriko.”
“ Ez duzu garai baten zenuen gradua, dagoeneko zara lore zimeldua.”
“ …..nahiz zauden zelatan, Trump laster eroriko da Hillaryren tranpan.”
“ …duzu jai, presidenta adardunik inortxok ez du nahi.”


Talde bakoitzeko partaideek zein mailatan ezagutzen duten elkar frogatu nahian Asier eta Rikardok  puntu-galderari erantzun aurretik beste biek koaderno batean zer erantzungo zuen idatzi behar izan zuten.

Puntuak:
Asier:
-Aurten zenbat liburu irakurri duzu? (bat ere ez)
-Aspaldi hartu al zenun zuk azken mozkorra? (duela bi aste)
-Zure gazte denboran ligatzen zenuen? (konforme dago egindakoarekin)
-Sarri egoten zara ispilu aurrean? (ez)

Rikardo:
-Pentsatzen ote duzu goapoa zarela? (alabari galdetu)
-Zuretzako nor dugu eredugarria? (Serapio)
-Bat, bi, hiru zenbat multa ordaindu dituzu? (ahaztu ditut)
-Eskolan inoiz egin zenun txuletarik? (alperrik)

Guk uste baino gutxiago ezagutzen dugu geure ondoan daukaguna.

Bakarka Beitto eta Eneritz aritu ziren. Beitto aurten lagunengandik hondorik jaso ez duenaren lekuan eta Eneritzek 7 minututan ligatzeko aplikazio berrian ezezagun horri eskatuko dizkion gutxieneko baldintzak kontatu zizkigun.

Koplaka ere txukun aritu ziren bi taldeak Xabi Lopez de Santiagoren trikitri doinuen airera. Kakiturrikoak txikiteroen eguna ospatzen eta Erniarraitzekoak Hiru Handiak prestatzen.

Saio erdian, bertsolariek protagonismo guztia izan ez zezaten, Lau Teilatu eta Adiskide bat bazen kantatu genituen denon artean. Jarek ere harritu gintuen bere kantu goxoekin.

Azken agurren aurretik, Beñatek  eta Otamendik Juego de Tronos telesailean parte hartzeko casting-a egin zuten entzule denen artean. Segidillan.

"Gustora noa izatearren bazkari eder honen parte
Atsalde ederra pasia degu bertso ta kantu bitarte
Beste hitzikan ez daukat orain: autentikuak zerate
Eskerrik asko guztiagatik ta berriz ikusi arte"
                           
Asier

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri