Arabako Bertsolari Txapelketa 2017 2016-10-26

Ostiralean hasiko dira Arabako Txapelketako kanporaketak

Ostiralean hasiko dira Arabako Txapelketako kanporaketak
2017ko urtarrilean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte eta hogeita bederatzik eman dutenez izena, lau kanporaketa-saio egingo dira datozen bi asteburutan. Datorren ostiralean eta larunbatean Maeztun eta Lantziegon; eta hurrengoan Izarran eta Araian.
2017ko urtarrilaren 21ean aurkeztuko da Arabako Bertsolari Txapelketa. Hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte eta horietatik bost, 2015eko txapelketa-ko finalistak izango dira. Hogeitabederatzi bertsolarik eman dute izena; beraz, hamairu bertsolari sailkatuko dira datorren ostiralean abiatuko den kanporaketa fasean.

Lau kanporaketa jokatuko dira datozen bi asteburutan:
1.kanporaketa, MAEZTU, urriak 28, ostirala, 20:00:
Bertsolariak: Irati Anda, Juan Mari Juaristi, Felipe Zelaieta, Maddalen Arrausi, Asier Otamendi,  Unai Bengoetxea
Gai-jartzailea: Uxue Diaz de Cerio

2.kanporaketa, LANTZIEGO, urriak 29, larunbata, 19:00:
Bertsolariak: Paula Amilburu, Iker Agirre, Asier Rubio, Jon Ruiz de Pinedo, Andere Arriolabengoa, Serapio Lopez, Xabier Rico.
Gai-jartzailea: Lierni Altuna

3.kanporaketa, IZARRA, azaroak 4, ostirala, 20:00:
Bertsolariak: Ander Solozabal, Iker Agirre, Xabier Antia, Unai Gomez, Alberto Martinez "Beito", Irati Ruiz de Pinedo.
Gai-jartzailea: Beñat Garaio

4.kanporaketa, ARAIA, azaroak 5, larunbata, 19:00:

Bertsolariak: Peru Abarrategi, Jon Sanchez , Oier Arbina, Rikardo Gonzalez De Durana, Izar Mendiguren, Jon Sanchez
Gai-jartzailea: Nieves del Alamo

Kanporaketa hauetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketara eta gainerako bederatzi bertsolariak puntuazioen arabera.

Hauexek dira bertsolariek egin beharreko lanak:
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
-Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
-Bakarka, gaia emanda, bina bertso neurri librean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza