Bertsolaritzaren inguruan egiten ari diren doktoretza-tesiak aurkeztuko dituzte Miren Artetxek, Oihana Iguaranek, Eñaut Agirrek eta Ainhoa Aizpuruak. Azken hirurak aurten hasi dira tesiarekin.
Badira aste batzuk
Mintzola Ahozko Lantegiak eta
Euskal Herriko Unibertsitateko
Mikel Laboa Katedrak eta
Euskara eta
Ikerkuntza Errektoreordetzek elkarlanean esleitutako ikerketa-kontratuen berri eman zutenetik. Aurtengoan
Oihana Iguaranek eta
Eñaut Agirrek eskuratu dituzte kontratuak. Bestetik,
Ainhoa Aizpuruak Mikel Laboa Katedrak eskainitakoa bereganatu du. Beraz, aurten bertsolaritzaren inguruko hiru doktoretza-tesi abiatuko dira. Hauekin batera,
Miren Artetxe ere bertsolaritzaren inguruan ari da bere doktoretza-tesia gauzatzen 2014tik.
Ikerketen berri bihar Villabonan Martxan dauden ikerketak aurkezteko, saio berezia izango da bihar Amasa-Villabonako Subijana Etxean arratsaldeko 18:30ean hasita. Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Eñaut Agirrek eta Ainhoa Aizpuruak beren ikerketen berri emango dute. Ondoren, Eñaut Agirrek bertso-zaharren emanaldia eskainiko du Imanol Kamio musikariaren laguntzaz eta Miren Artetxek eta Oihana Iguaranek libreko saioa egingo dute bertsotan. Sarrera irekia izango da.
Martxan dauden ikerketak Gaur egun lau doktoretza-tesi ari dira egiten bertsolaritzaren inguruan.
Miren Artetxe "
Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea" lana osatzen ari da 2014tik.
Oihana Iguaran, berriz, "
Bertsoaren Agenda. Agenda settingak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina" lanarekin ari da.
Eñaut Agirrek "
Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean" ditu aztergai.
Ainhoa Aizpurua, berriz, "
Bertsolaritzaren prosodia" ikertzen ari da.