Bertso Eguna 2016-12-15

2018tik aurrera ibiltaria izango da Bertso Eguna

47 ediziotan Donostian egin ondoren, 2017an atseden hartuko du Bertso Egunak. 2018tik aurrera proiektua fase berri batean sartuko da: Euskal Herrian zehar egingo da eta ibiltaria izango da urtez urte.
 Bertsozaleentzat gorriz markatutako ekimena izan ohi da Bertso Eguna. 47 ediziotan Donostian egin da Bertso Eguna, Donostiako Udalarekin lankidetzan. Aurten, ordea, fase berri batean sartzea erabaki du Bertsozale Elkarteak, eta 2017an atseden hartuko du, urteotan jasotako laguntza eta eskuzabaltasuna eskertuta.

 2018tik aurrera ibiltaria

 2017an atseden hartu ondoren, 2018an itzuliko da Bertso Eguna, erabat eraberrituta eta bertsolaritzaren eta bertsogintzaren beharretara egokituta. Hala, urtero Euskal Herriko herri batean egingo da, eta herrialdez herrialde eta herriz herri ibiltaria izango da ekitaldia. Dena den, data mantentzea erabaki da, eta urtarrileko azken asteburuan ospatuko da urtero.

 Garai desberdinetara egokitu den proiektua

 Hau ez da Bertso Egunak ezagutu izan duen lehenengo eraberritzea, 47 edizio hauetan asko aldatu baita. Hasieran bertsolariak omentzen ziren Bertsolari Egunetan, baina 1995etik aurrera saio esperimental eta tematikoak lantzen hasi ziren.

 Donostian errotutako ekimena izanik, aurrerantzean ere bertsolaritzaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute bertsozaleek Donostian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu