1903an Pedro Mari Otañok bertso-sorta hau idatzi zuen XX.mendearen lehen bi urteek eman zutena kontatzeko. Idatzita jaso dugu bertso-sorta osoa eta ikusgai duzue bideoan Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatutakoa bertsolari zizurkildarraren ehungarren urteurreneko ekitaldian.
Urte amaieran ohikoa da pasatakoaren errepasoa egitea eta datorrenari begira jartzea; baita bertsotan ere. Ez da gaurko kontua. 1903an Pedro Mari Otañok bertso-sorta hau idatzi zuen XX.mendearen lehen bi urteek eman zutena kontatzeko. Bertso zoragarri hauetan orduko Euskal Herriaren egoerari buruz kantatu zuen.
Idatzita jaso dugu Otañoren bertso-sorta osoa eta ikusgai duzue bideoan Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatutakoa bertsolari zizurkildarraren ehungarren urteurreneko ekitaldian.
URTEBERRIARI Pedro Mari Otaño, 1903
Hogeigarren ehunkian kristauen bizitzan bi urte igaroak dauzkagu desditxan: begira dierriak zer nola dabiltzan elkar purrakatutzen nonahi harakintzan. Aurreratutzen goaz... txangurroen gisan.
Gizon eta herriak dabiltza beldurrez elkar zelatatuaz lehorrez eta urez hitz ederrak esanaz barrendik gezurrez: «Zein dirade gaiztoak? Besteak bai, gu ez...». Indarra nagusi eta gogorrena juez.
Aurreratu duela gizonak lurrean esaten da mirari askoren aurrean baina gizatxarraren bihotz gogorrean eta harro doilorren zentzu laburrean haunditasuna dago eskumuturrean.
Asko aurreratu da, baina zertarako ez bada nahitasunik elkarrenganako? Atzaparrak dabiltza bihurturik kako besteentzat bezela Euskal Herrirako... Ez degu arrazoirik gutxi geralako.
Gutxi! Ju, ju!... Ez dakit... Hala ote gera begiratuagatik askok goitik behera? Gu ez goaz behin ere besteren kaltera ta zeinek daki nola gintezken atera, bilduko baginake zazpiak batera?
Haundiak izan arren euskaldunak neurriz nekatuak gauzkate gauza lotsagarriz. Munduan garbienak gu gera jatorriz anaiak, poz gaitezen sortu ginan herriz, agurtutzen zaituztet denak Urteberriz.