Taket Bertso Eskolak eta Mungialdeko musikariek 2017-01-11

'Bertso guztien habia' diskoa argitaratu dute Mungian

Diskoak bederatzi kanta eta esker bertso bat dakartza. Herriko bertsolarien eta musikarien arteko lotura estutzea, elkarlana indartzea eta lekuko sormen-potentziala ikusaraztea izan dira proiektuaren oinarriak. Bestalde, herriko letragileen eta musikarien aberastasuna islatzea ere izan da beste xedeetako bat. Diskoa salgai dago Mungiako Liburutegian, 5 euroan.
Esaera zaharrari buelta eman eta Bertso guztien habia izeneko diskoa argitaratu dute Mungian Taket bertso eskolak eta herriko musikariek elkarlanean. Besteak beste, herriko trikitilariak, rockeroak, musika eskolako musikariak, Taberna Ibiltaria, Itziarren semeak, Belako, Rafa Rueda, Nohizean Behin, Kherau... Diskoak bederatzi kanta eta esker bertso bat biltzen ditu.

Herriko bertsolarien eta musikarien arteko lotura estutzea, elkarlana indartzea eta lekuko sormen-potentziala ikusaraztea izan dira proiektuaren oinarriak. Bestalde, herriko letragileen eta musikarien aberastasuna islatzea ere izan da beste xedeetako bat.  
Egileen hitzetan, diskoa Made in Mungia da, bertatik bertara egindako lanaren emaitza: diseinua, grabaketa, edizioa… denak egin baitira Mungialdean.

Askotariko musika-estiloak, idazkerak, kantakerak eta gaiak uztartzen dira diskoan, ardatz baten inguruan, baina (Mungiarekin eta bertsolaritzarekin lotutakoak dira denak): herriko auzoak, bertso-gaitza harrapatzea, bertso-eskolako gazteen eragiletza, parranda eta ligoteoa, bertsoa eta zurruta uztartu beharra edo behar ez izatea, bertso-eskolatik urruntzea, emakume bertsolariaren ahotsa eta Taket bertsolari zaharraren ibilbidea.

Diskoa salgai dago Mungiako Liburutegian, 5 euroan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa