Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2017-01-20

Bilintxen heriotz bidea

Gaurko egunez duela ehun eta berrogeita bat urte Bilintx zauritu zuten, 1876ko urtarrilaren 20an, eta zauri haien ondorioz hil zen handik sei hilabetetara. Gerra karlista bizi-bizirik zegoen eta liberalen aldean aritu zen borrokan Indalezio Bizkarrondo "Bilintx". Karlistek jaurtitako granada batek eragindako zauriek eragin zioten heriotza. Bere bertsoak geratu zaizkigu, idatzita gehienak, eta haietako batzuk kantatu zituen Anjel Mari Peñagarikanok Joxan Goikoetxearen pianoak lagunduta 2000.urtean Andoainen.
Gaurko egunez duela ehun eta berrogeita bat urte Bilintx zauritu zuten eta zauri haien ondorioz hil zen handik sei hilabetetara. 1876ko urtarrilaren 20a zen, San Sebastian Eguna; egun handia Donostian. Gerra karlista bizi bizirik zegoen eta Indalezio Bizkarrondo "Bilintx" liberala zenez, boluntarioen laugarren batailoian aritu zen gerra hartan.

Eguerdian batailoietik Antzoki Zaharrera itzuli zen, han egiten baitzuen lan. Arratsaldeko ospakizunetarako traje berria janzten ari zela, karlistek Arratzaindik jaurtitako granada bat sartu zen bere gelako leihotik. Leherketak hanketan jo zuen eta txikitu egin zizkion biak. Eskuinekoa berehala moztu zioten, arratsalde hartan bertan; baina ezkerrekoa ondo jarriko zitzaiolakoan, bere horretan utzi zioten.

Hanka hartatik sartu zitzaion gaixotasuna ("gagrena") eta horrek eragin zion heriotza 45 urterekin. Garai hartako kronikek diotenez "min handia, gurutzebide latza eta samina pasata" 1876ko uztailaren 21ean hil zen Indalezio Bizkarrondo "Bilintx", hain juxtu foruak kendu zituzten egunean.

Bere bertsoak geratu zaizkigu, idatzita gehienak, eta haietako batzuk kantatu zituen Anjel Mari Peñagarikano-k Joxan Goikoetxearen pianoak lagunduta 2000.urtean Andoainen. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu