Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2017-01-27

Bertso Eguna: Goierritarrak Paris-Dakar lasterketan

Bertso Egunaren ibilbide luzean atsedenaldia hartu da aurten eta Hitzetik Hortzerak ibilbide luze horrek eman duenaren errepasoa egingo du igandean; eta telebistan eskainiko denaren lagin txiki bat ekarri nahi izan dugu gaur hona. Bertso Eguneko klasikoetako bat bilakatu zen Goierritarren jarduna eta 1991akoan kantatu zituzten Paris-Dakar lasterketan izandako komeriak.
Bertso Egunaren ibilbide luzean atsedenaldia hartu da aurten eta Hitzetik Hortzerak ibilbide luze horrek eman duenaren errepasoa egingo du igandean; eta telebistan eskainiko denaren lagin txiki bat ekarri nahi izan dugu gaur hona.

Lehendabiziko urteetan omenaldiak egiten zitzaizkien bertsolariei, eta klasiko bihurtu ziren omenduei kantatutako agur zerrenda luzeak, amaieran Lakaren laguntzarekin kantatutako “Agur Jaunak”, eta Busturialdekoek (Ajuria, Enbeita) edo Tolosaldekoek (Telleria, Peñagarikano) ekar zitzaketen kopla eta doinu biziak.

Eta batez ere klasiko bihurtu zen Goierritarren jarduna: Goiburu, Mendizabal, Murua, Zeberiotarrak, Begiristain, Igartzabal, Murua... trebeak izan ziren entzuleen barreak eragiten. 1991ko Bertso Egunean talde horretako bi kide omendu ziren: Florentino Goiburu idiazabaldarra eta Patxi Iraola zaldibiarra. Bi horiek taldean kantatu ohi zuten baina egun horretan entzutea egokitu zitzaien goierritarrek Paris-Dakar lasterketa ospetsuan izan zituzten komeriak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza