Josu Goikoetxea 2017-02-23

"Uste dut bertsolariek plazan iniziatiba hartzeko garaia dela"

Josu Goikoetxeak uste du bertsolariek euren autoretza hori jaialdietan ere gehiago erakutsi beharko luketeela, tematikak proposazen, ekarpen pertsonalak egiten, beti ere oreka baten barruan. Gai-jartzailetza bertso-eskoletan modu sistematikoan lantzea propsatzen du. Pertsonalki, halako urruntze batean somatzen du bere burua.

Josu Goikoetxeak 25 urteko bidea darama bertsolaritzan, gaztetxotan "giro erakargarri" hark harrapatuta. Eskolartekoan kantatua, antzerkizalea gaztetatik eta Hitzetik Hortzerako parodia izan zen bere lehenengotako lana, Elorrion, Bertsolari Gazteen Egun. Handik urte gutxira bertso programaren zuzendari jarri zuen Bertsozale Elkarteak. Telebista eta gai-jartzailetza eremua landu ditu batez ere. Bertso-trama farmatoaren sortzaile da, Elortza eta Maiarekin batean. Txapelketetan iruzkingile ere aritu izan da. Gai-jartzailetzan etenak egin ditu, azkena urte eta erdikoa, eta halako urruntze batean ikusten du Goikoetxeak bere burua. Urtean, saio kuttun batzuk egiten "eta listo. Hori da une honetan sentitzen dudana, eh" argitu du hala ere.

Goikoetxeak uste du bertsolariek euren autoretza hori jaialdietan ere gehiago erakutsi beharko luketela, tematikak proposazen, ekarpen pertsonalak egiten, beti ere oreka baten barruan. Gai-jartzailetza bertso-eskoletan modu sistematikoan lantzea proposatzen du.

Josu Goikoetxearen gai-jartzaile ikuspegia: tematika, bertsolarien parte hartzea, generoa...

Gai-jartzailetza gaur egun: zentralitatea, aintza, baldintzak...

Etorkizuneko erronka nagusiak: gai-jartzailetza lantzea, bertsolarien bikaintasuna mantentzea eta beste generoekin lankidetza.


Iruzkingiletza eta kritika

Bertso-trama: formatu berriaren bidea eta ekarpena.


Bertsolaritza telebistan: Hitzetik Hortzera parodiatzetik zuzendari izatera.

Lehen pausoak bertso munduan: eskolatik plazara


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu