Iruritan Amaia Elizagoien, Ekaitz Astiz, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta, Oskar Estanga eta Saats Karasatorre ariko dira larunbatean eta Uharten Ander Fuentes "Itturri", Eneko Fernandez, Irati Majuelo, Oskar Sanz de Acedo, Sarai Robles eta Xabier Maia igandean.
Asteburu honetan bukatuko dira
Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketetako saioak. Larunbatean eta igandean jokatuko dira laugarren eta bosgarren kanporaketak.
Larunbatean Iruritan Larunbatean Iruritako Kultur Etxean izango da hitzordua, 17:30ean. Honako seikote hau ariko da kantuan
Fernando Anbustegiren esanetara:
Oskar Estanga
Julen Zelaieta
Amaia Elizagoien
Josu Sanjurjo
Ekaitz Astiz
Saats Karasatorre
Igandean Uharten Igandean osatuko dira final laurdenak, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatuko den kanporaketarekin. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa, Maider Ansa gidari dela. Honako bertsolari hauek jardungo dira kantuan:
Eneko Fernandez
Ander Fuentes "Itturri"
Sarai Robles
Xabier Maia
Irati Majuelo
Oskar Sanz de Acedo
Sarrerak salgai Sarrerak eskuratzeko aukera dago oraindik ere. Ohi bezala,
www.bertsosarrerak.eus atarian erosi ahal izango dira. Horrez gain, Iruritako saiorako sarrerak Elizondoko Fantxike dendan jarriko dira salgai eta Uharteko saiokoak Uharteko Kultur Etxean erosi ahal izango dira, 17:00etatik 21:00etara. Saioko egunean bertan ere izango da sarrerak lortzeko aukera, aretoetako leihatilak 16:00etan zabalduko baitira.
Egin beharreko lana Bertsolari bakoitzak hamahiru bertso puntuagarri kantatu beharko ditu asteburuko saioetan. Honako hauek dira egin beharreko lanak:
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
-Kartzelako lana: Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian eta gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
Sailkapena Hemezortzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara: bost saioetako irabazleak eta puntuazioz sailkatuko diren hamahiru. Oraingoz, hiru saio jokatuta, honela dago sailkapena:
1.-
Aimar Karrikak 344,5 puntu, zuzenean sailkatua
2.-
Eneko Lazkozek 344 puntu
3.-
Julio Sotok 343,5 puntu, zuzenean sailkatua
4.-
Xabier Terrerosek 321,5 puntu, zuzenean sailkatua
5.-
Iñigo Olaetxeak 307,5 puntu
6.-
Iker Gorosterrazuk 300 puntu
7.-
Joanes Illarregik 299,5 puntu
8.-
Saioa Alkaizak 296,5 puntu
9.-
Kotte Plazak 290,5 puntu
10.-
Patxi Castillok 288,5 puntu
11.-
Oier Lakuntzak 288 puntu
12.-
Mikel Lasartek 284 puntu
13.-
Alazne Untxalok 280 puntu
14.-
Iban Garrok 273 puntu
15.-
Egoitz Gorosterrazuk 263,5 puntu
16.-
Ioar Taintak 262 puntu
17.-
Sahats Alemanek 251,5 puntu
18.-
Joana Zigandak 248 puntu