Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2017-03-03

Orain dela hiru hamarkada taldeka kantari

Taldekako bertso-jarduna aspalditik datorren ohitura da. 1985ean Euskal Herriko bazter gehienetako taldeak aritu ziren taldekako txapelketan kantari.
 Taldekako ekimenak nabarmen ugaritu dira azken urteotan bertso-munduan: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa, Nafarroako Bardoak, Gipuzkoako Herriartekoa, Bizkaiko taldekakoa... Halako ekimenak puri-purian dauden honetan, modu horretan ezagutzen den lehen esperientzia gogoratu nahi izan dugu. Euskadi Irratian Joxerra Gartziak eta Peio Zabaletak egiten zuten programa batetik abiatu zen. 1985eko otsailean hasi eta ekainean izan zuen amaiera.

 Herrialde askotako ordezkariak
 
 Plazan kantatzeko aukera gutxi zuten bertsolariei plaza ematearren antolatu zen, eta hogeita bat herrik eman zuten izena, arabar bat (Gasteiz) nafarra bestea (Aranaz) Bizkaitik hiru (Iurreta, Santutxu eta Berritxu) eta gainerantzeko 16ak gipuzkoarrak (Arrasate, Errezil, Itsasondo, Zaldibia, Beasain, Oiartzun, Zarautz, Aretxabaleta, Brinkola,  Bergara, Zestoa, Elgoibar,  Hernani, Asteasu, Segura eta Azpeitia).

 Tolosan finala


 Finalera Segura eta Zestoa iritsi ziren, eta hau Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen ekainaren 23an. 1200 lagunetik gora bildu ziren eta irabazle segurarrak izan ziren, hauek kantatu zutelarik: Florentino Goiburu, Pedro Etxezarreta eta Joxe Intxausti. Zestoako taldean Olalde, Uztapide II. eta Ziolar zeuden.

 Agurrak entzungai


 Irabazleen hasierako agurrak entzungo ditugu, bertso giroaz eta bertsokeraz jabetzeko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza