Subijana Etxea, 19:00etan 2017-04-06

'Mugaminak' dokumentala ikusgai gaur Villabonan, Amets Arzallus bertan dela

Zipreren iparraldearen eta hegoaldearen arteko banaketa ekarri duen gatazkak eta harresiak herritarren artean eragin dituen bizipenak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak. Amets Arzallusek eramango gaitu irlaren alde batera eta bestera, lekukotasun hunkigarriak jasoz. Era berean, Ametsek Zipreko mugako gatazka Euskal Herrian duen bizimodura ekarriko du, eta bertan familiarekin eta bertsokideekin partekatu du hausnarketa. Zipreko Pafosen olerkari eta inprobisatzaileen emanaldi batean parte hartuko du Ametsek eta ondoren, Euskal Herrira etorriko dira inprobisatzaile zipretarrak; hain zuzen ere, Mintzola Ahozko Lantegiak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren baitako egitarauan, antolatutako Europa bat-batean topaketara.
Pasa den hilabetean Mundu bat ahoz aho ikus-entzunezkoarekin egin bezala, gaur Mugaminak dokumentala eskainiko da,. Ikus-entzunezkoan gidari lanak egiten dituen Amets Arzallus ere gurean izango da proiekzioaren ondoren egon daitezkeen galderei eta iruzkinei erantzuteko. Hitzordua apirilaren 6an, ostegunean, 19:00etatik aurrera izango da. Sarrera doakoa izango du emanaldiak.

Zipreren iparraldearen eta hegoaldearen arteko banaketa ekarri duen gatazkak eta harresiak herritarren artean eragin dituen bizipenak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak. Amets Arzallusek eramango gaitu irlaren alde batera eta bestera, lekukotasun hunkigarriak jasoz. Era berean, Ametsek Zipreko mugako gatazka Euskal Herrian duen bizimodura ekarriko du, eta bertan familiarekin eta bertsokideekin partekatu du hausnarketa. Zipreko Pafosen olerkari eta inprobisatzaileen emanaldi batean parte hartuko du Ametsek eta ondoren, Euskal Herrira etorriko dira inprobisatzaile  zipretarrak; hain zuzen ere, Mintzola Ahozko Lantegiak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren baitako egitarauan, antolatutako Europa bat-batean topaketara.

Xuban Intxaustik zuzendua, Donostia 2016ren Europa Transit proiektuaren baitan gauzatu zen dokumentala eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen lehendabizikoz. Egun, Lanku Kultur Zerbitzuak bideratzen du ikus-entzunezkoaren proiekzioa; beraz, zuen herrian emanaldia antolatu nahi izanez gero, jarri harrremanetan Lankurekin lanku@lanku.eus helbidean edo 943 260 755 zenbakira deituta.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu