EHUko Uda Ikastaroak 2017-04-24

Bertsolarien sormena eta kantaera aztertuko dira Udako Ikastaroetan

Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro, Maialen Lujanbio, Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Jon Martin izango dira hizlari. Abuztuaren 24 eta 25ean izango da ikastaroa, Donostian. Izena emateko epea zabalik dago.
 Urtez urte, bertsolaritzak bere lekua irabazi du Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroetan. Aurtengo honetan ere bertsolaritzari buruzko ikastaro bat izango da Donostiako Miramar Jauregian.

 Bertsolarien Sormena eta Kantaera aztergai

 Aurtengoan Bertsolarien Kantaera eta Sormena izango dira aztergai, eta bertsolaritzaren inguruan lanean ari diren ikerlariak eta bertsolariak ariko dira hizlari lanetan. Honako hau da egitaraua:

 ABUZTUAREN 24an, OSTEGUNEZ: BERTSOLARIEN KANTAERA
 -9:15-10:15:  "Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak". Ainhoa Aizpurua
 -10:15-11:15: "Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar. Oiartzungo kasua". Itziar Navarro
 -11:15-11:30: Atsedenaldia
 -11:30-12:30: "Zer da doinua, zer da kantaera bertsolariarentzat?". Maialen Lujanbio
 -12:30-13:30: Mahai-ingurua: Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio

 ABUZTUAREN 24an, OSTEGUNEZ: BERTSOLARIEN SORMENA
 -9:15-10:15:  "Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean". Eñaut Agirre
 -10:15-11:15: "Bertsoaren agenda. Bertsogintza eta hedabideak". Oihana Iguaran
 -11:15-11:30: Atsedenaldia
 -11:30-12:30: "Jarioa da sormenaren gakoa". Jon Martin
 -12:30-13:30: Mahai ingurua: Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Jon Martin

 Ikerketak ezagutzeko aukera

 Bertsolaritzaren inguruan ikerketa ugari daude martxan une honetan, eta horiek ezagutzeko aukera izango da Udako Ikastaroetan. Besteak beste, Eñaut Agirre, Ainhoa Aizpurua eta Oihana Iguaran bertsolaritzaren inguruko doktore-tesiak gauzatzen ari dira orain, Mintzola Ahozko Lantegiari, EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzei eta Mikel Laboa Katedrari esker.

 Izena emateko epea zabalik

 Izena emateko epea zabalik dago jada. Matrikularen prezioa 70 eurokoa da, baina maiatzaren 31 baino lehen izena ematen dutenek %15eko beherapena lortu ahal izango dute. Matrikula egiteko egin klik hemen.

 Ikastaroa bertsolaritzaren inguruko eragileei zuzenduta dago: bertso-eskolan dabilen edonori edo ahozkotasunean eta bertsolaritzan interesa duen edonori alegia.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza