Apirilaren 21-22an 2017-04-19

Mintzolak Ondare kulturalaren inguruko jardunaldietan hartuko du parte, Asturiasen

Bertsolaritzaren inguruko hitzaldi bat eta bertso-eskola irudikatzeko tailerra eskainiko dira. Karlos Aizpuruak eta Aritz Zerainek hartuko dute parte ekitaldietan.
Mintzola Ahozko Lantegiak Ondare Kulturalaren inguruko jardunaldietan hartuko du parte, Asturiasen. Apirilaren 21ean eta 22an gauzatuko dira jardunaldiok: lehen egunean Madrilen, eta bigarrenean Villanueva de Santo Adriano herrian, Asturiasen. Kultur ondarearen kudeaketa komunitarioaren inguruko saioak izango dira eta hainbat esperientzia bilduko dituzte; tartean, bertsolaritza mugimenduaren talaiatik helduko diote gaiari Mintzola Ahozko Lantegiko ordezkariek.

Karlos Aizpurua eta Aritz Zerain arduratuko dira Mintzola Ahozko Lantegiaren izenean, hitzaldia eta tailerra eskaintzeaz. Bertsolaritza: una tradición moderna hitzaldia eskainiko du Aizpuruak larunbat goizean eta arratsaldean Zerainekin eta Xosé Antón "Ambás" Asturiasko ahozko kulturaren adituarekin batera ¿Qué es una bertso-eskola? tailerra eskainiko dute hirurek. Hitzaldian bertsolaritzaren mugimendua nola antolatua dagoen azalduko da eta tailerrean bertso-eskoletan zer lantzen den ikusaraziko da; inprobisazio teknikaren inguruan ariko dira parte-hartzaileak.

Jardunaldiak La Ponte-Ecomuséu, Medialab Prado, Heritage and Social Innovation Observatory-University College London eta Fundación Valdés-Salasek antolatu dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu