Bertsolari Txapelketa Nagusiak 2017-06-26

Euzkitze eta Egaña bederatzi puntukoan

1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, goizeko saioan zortzi bertsolariek hitza emanda bederatziko txikian kantatu zuten. Andoni Egañak "irrifarra"-ri eta Xabier Euzkitzek "zentsura"-ri kantatuak berreskuratu ditugu.

Uda iritsi berri den honetan udazkenera begira jarrita daude bertsozale asko, irailean hasiko baita Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bitartean, Bertsoa.eus-en Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaletako ale onenak berreskuratzen ari gara.

Hitza emanda bederatziko txikian

Gaur egun ariketa berezia da bertsolariek hitza emanda bederatziko txikian egiten dutena. Askoren gogoan geratu dira Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek suari eta altzoari kantatuak; Andoni Egañak aulkiari kantatua edo Maialen Lujanbiok eskuari kantatutakoak. 2001eko finaletik aurrera, buruz burukoan egin izan da ariketa hau.

Bat-batean egiteko ariketa zaila

Nahiko ariketa berria da bat-bateko bertsogintzan bederatzi puntukoan aritzearena. Bertso idatzietan ohiko bertso-neurria izan da, eta ezagunak dira Bilintxek eta Xenpelarrek neurri honetan osatutako sortak. Garaiko kronikek kontatzen dutenez, 1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan behartu zituzten bertsolariak bederatziko txikian aritzera. Bertsolari askok uko egin zioten, eta beste neurri batzuetan aritu ziren. Mitxelena izan zen neurri honetan kantatu zuen bakarra, eta Basarrik haserre idatzi omen zuen bat-batekoan horrelakorik ezin dela eskatu adieraziz.

1993ko finalean goizeko saioan

Kontuak kontu, oraindik ere txapelketetan ohiko ariketa da hitza emanda bederatziko txikian aritzearena. 1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan jarri zitzaien bertsolariei ariketa hau. Guk bi bertso berreskuratu ditugu: Andoni Egañak "irrifarra" hitzari kantatutakoa eta Xabier Euzkitzek "zentsura" gaitzat hartuta osatu zuena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza