Uxue Alberdik iritzi artikulua idatzi du 2009-06-10

"90-60-90"

"Plazetako bertsolari ona eta hobea izateko, debozioaz eta afizioaz gain, beste zenbait gauza ere behar direlakoan nago. Esaterako, neurtua izatearen presioa jasaten jakitea."
 Asteazkenero bezala, gaur ere bertsolaritzari orrialde bat eskaintzen dio Berriak. Gaurko iritzi artikulua Uxue Alberdik idatzi du. Bertsoa neurtzeak sortzen dituen arazoez hitz egiten du Uxuek. Bere ustez neurtua izan behar horrek sorkuntza mugatu egiten du zenbait kasutan. Urtean zehar bertsolariak neurtu egiten direla uste du: "Plazetako bertsolari ona eta hobea izateko, debozioaz eta afizioaz gain, beste zenbait gauza ere behar direlakoan nago. Esaterako, neurtua izatearen presioa jasaten jakitea."

 "Haurtzaro erdia"

 Datorren astean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finala Altsasun. Horren harira egin du Beñat Zamalloak gaurko erreportajea. Amets Arzallus, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi urteetan aritu ziren eskolartekoan, eta zenbait txapel ere lortu zituzten. Hirurak elkarrizketatu ditu, beraien esperientziak konta ditzaten. Amets Arzallusen iritziz, eskolartekoak "lotsa gogortzen" laguntzen du: "Nola ez zaren ongi-ongi jabetzen non zauden eta zertan, bada, egiten duzu, eta egin arau, jendaurrean aritzeko azala edo lotsa hori gogortzen zaizu. Orduan, hobeto jabetzen zarenean eta, beharbada, lotsak gehiago eragin beharko lizukeenean, azal hori pixka bat egina daukazu aurretik bizi izan duzunagatik."

 Miren Amurizak, berriz, aholko bat ematen die aurtengo parte-hartzaileei: "Ikusi izan ditut asko joan eta uste baino eskasago irteten, eta burumakur. Neurria hartzen jakin dezatela. Eta jakin dezatela, nahiz eta txarto egin, hasi baino ez dela egin eta benetan gogoa daukanak egingo duela gerere"

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu