33.Basarri bertsopaper saria 2017-09-05

Ekaitz Goikoetxea irabazle Basarri sarietan

Beasaindarrak irabazi zituen 2017ko Basarri bertsopaper lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Guztira 16 sortak hartu dute parte aurtengo edizioan. Sareko plazan entzun eta irakurri ditzakezu saritutako lanak.

33. edizioa izan du aurtengoa Basarri bertsopaper sariak. Irailaren 1ean Zarautzeko Modelo aretoan ospatu zen eta Lizardi sariketaren finalean tarte bat gorde zitzaion sari banaketa ekitaldia burutzeko. Lehiaketako sariak Xabier Txurruka, Zarautzeko alkateak, eta Nekane Iribar, kultura zinegotziak, eman zituzten. Aurtengo edizioko epaimahaikideak Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Unai Mendizabal eta Rufino Iraola izan ziren.

Ekaitz Goikotxearentzat bi sariak

16 sorta aurkeztu ziren lehiaketara eta Ekaitz Goikoetxea, beasaindarrak, irabazi zituen lehen eta bigarren sariak. Lehenengo saria " Azken puntua" sortarekin irabazi zuen eta bigarrena, "Zer egin dizu bizitzak" sortarekin. Goikoetxeak eskerrak eman nahi izan zizkien Zarautzeko udalari eta Motzian bertso eskolari urtez-urte sariketa antolatzeagatik. Bestalde aitortu zuen sariok  berarentzat bereziak direla duten esanahiagatik: " Azken aldian tokatu zait aitona ikustera zaharren egoitzara joatea eta bertako errealitateaz ohartzeko aukera izan dut. Askok eta askok ez dute senideen bisitarik izaten eta horietako pertsona nagusi baten larrutik idatzi nahi izan dut lehenengo saria irabazi duen "Azken puntua" sorta. Bigarren saria jaso duen "Zer egin dizu bizitzak" sorta aldiz azken urteetan, tamalez, oso gertutik bizitzea tokatu zaidan suizidioaz mintzo da".

Bertsopaper sarituak irakurtzeko egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu