Hiru kanporaketa eta finala 2017-10-05

Bertsokabi sariketa hasiko da gaur Nafarroan

Bertsokabi sariketa hasiko da gaur Nafarroan
Bertsolariak binaka arituko dira. Gaurkoan: Iker Gorosterrazu eta Ander Baiano; Alazne Untxalo eta Irati Majuelo; Patxi Castillo eta Egoitz Gorosterrazu. 19:30ean, Iruñeko Suberri Tabernan.
Gaur abiatuko da Nafarroan Bertsokabi - Eugenio Arraiza Sariketa. Berezitasun nagusia da bertsolariak binaka kantatuko dutela. 18 bertsolarik hartu dute parte, 16-30 urte bitartekoak. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Urriaren 5ean hasi eta 26an jokatuko da finala eta Iruñerriko taberna eta gaztetxetan jokatuko da.
Kanporaketa bakoitzean gailentzen den bikoteak lortuko du finalerako pasea.
 
Hiru bikote arituko dira gaur:

1. kanporaketa. Urriak 5, 19:30ean, Iruñeko Suberri Tabernan

• Iker Gorosterrazu eta Ander Baiano
• Alazne Untxalo eta Irati Majuelo
• Patxi Castillo eta Egoitz Gorosterrazu

Datozen kanporaketak:

2. kanporaketa. Urriak 11, 19:30ean, Iruñeko Herriko Tabernan

• Joanes Illarregi eta Ekain Alegre
• Josu Sanjurjo eta Iñigo Gorostarzu
• Mikel Lasarte eta Idoia Granizo

3. kanporaketa. Urriak 20, 20:30ean, Barañaingo Gaztetxean

• Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi
• Saioa Alkaiza eta Aitor Irastortza
• Saats Karasatorre eta Unai Artieda

Finala. Urriak 26, 19:30ean, Iruñeko Arrano Elkartean

Hemezortzi bertsolariez gain, beste lagun andana bilduko ditu sariketak egitasmoaren inguruan. Nafarroako eskualde eta bertso-eskola ezberdinetako kideak aritu dira saioetarako gaiak prestatzen. Saioak epaitzeko ardura, ordea, publikoak hartuko du, ikusleen artean banatuko diren epaitze orrien bitartez.

Sariketa berri bat, Xalto Sariketa ordezkatzeko

Egun, Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta Bardoak taldekako bertso ekimenarekin batera, bertsolari gazte eta hasiberrientzako sariketak dira Nafarroako Bertsozale Elkartearen sustapen arloko egitasmo nagusiak. Azken urteetan, txandaka, bi sariketa nagusi antolatu ditu elkarteak Nafarroan, Xalto Sariketa (Andres Narbarte ‘Xalto’ bertsolariaren omenez, Goizuetan) eta Izeta Sariketa (Mariano Izetaren omenez, Elizondon). 1992an antolatu zen lehenbizikoz Xalto Sariketa, eta hamairu edizio jokatu dira ordutik. Izeta Sariketak, aldiz, segiarren aldia izan zuen iazkoa. Xabier Silveira, Estitxu Arozena eta Julio Sotoren gisako bertsolariak, gerora Nafarroako txapeldun izandakoak, izan dira halako sariketetan txapeldun.

Hainbat arrazoi medio, Xalto Sariketa berriz ez antolatzea erabaki zuen iaz Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bere tokian, edonola, sariketa berri bat martxan jartzeko hautua egin zuen elkarteak, eta egitasmo berri hori Iruñerrian txertatzeko asmoa nabarmendu zuen. Hala jaio da BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketa, aurten lehen aldiz ospatuko dena.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra