Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-10-07

Miren Amuriza nagusitu da Zallan

700,5 puntu lortu ditu berriztarrak eta zuzenean sailkatu da Durangoko finalaurrekora. Miren Amurizaren ondoren, honela geratu dira gainontzeko bertsolariak, hurrenez hurren: bigarren Jone Uria, hirugarren Odei Barroso, laugarren Onintza Enbeita, bosgarren Eneko Abasolo "Abarkas" eta seigarren Oihane Perea. Idoia Anzorandiak egin ditu gai-jartzaile lanak.

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko laugarren final laurdena jokatu da gaur Zallako Mimetiz pilotalekuan. Miren Amuriza nagusitu da eta gaurko saioa irabazita azaroaren 12an Durangon jokatuko den finalaurrekora sailkatu da.

Gaur Zallan ospatu den saioa Idoia Anzorandiak aurkeztu du eta Miren Amurizarekin batera  kantuan aritu dira  Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita.

Honela sailkatu dira sei bertsolariak:

1-Miren Amuriza                    700,5

2-Jone Uria                           662,0

3-Odei Barroso                     650,0

4-Onintza Enbeita                 640,5                     

5-Eneko Abasolo "Abarkas"   615,5

6-Oihane Perea                     591,5

Hurrengo final laurdena bihar, Zumaian

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko final laurdenak amaitzeko geroz eta gutxiago falta da eta azken aurrekoa jokatuko da bihar, hilak 8, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Han izango dira kantuan Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal. Saiorako sarrerak amaitu dira eta zuzenean ikusi ahal izango duzue Bertsoa.eus atarian.

Zallako bertsoaldi onenak Bertsoa.eus atarian eta Hitzetik Hortzeran

Txapelketako laugarren final laurdeneko bertsoaldi onenak bihar ikusgai izango dituzue Bertsoa.eus sareko plaza digitalean. Horrez gain, bertsolarien sentsazio eta iritziak jasoko dituen bideo bat argitaratuko dugu. Biharko Hitzetik Hortzeran Leitza eta Zallako bertsoaldi onenak eskainiko dira, arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza