Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-10-08

Zumaian Nerea Ibarzabal sailkatu da finalaurrekoetara

698,5 punturekin Zumaiako saioa irabazi du Nerea Ibarzabalek eta Maule-Lextarren kantatzeko zuzeneko txartela lortu du. Jarraian sailkatu dira Nahikari Gabilondo, Miren Artetxe, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Ibon Ajuriagojeaskoa. Marta Ugartek gidatu du saioa 700 bertsozaleren aurrean.

Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko bosgarren final laurdena. Nerea Ibarzabal izan da irabazlea eta garaipen honekin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Azaroaren 4an Maule-Lextarreko saioan kantatuko du. Marta Ugarteren agindutara jardun dute Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal bertsolariek. 700 bertsozalek bete dute Zumaiako Aitzuri pilotalekua.

Honela sailkatu dira sei bertsolariak:

1-Nerea Ibarzabal                      698,5

2-Nahikari Gabilondo                  661,5

3-Miren Artetxe                         661,5

4-Arkaitz Oiartzabal "xamoa"      627,5

5-Asier Otamendi                      617,5

6- Ibon Ajuriagojeaskoa            616

Zumaiako bertsoaldi onenak plaza digitalean

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko bosgarren final laurdeneko bertsoaldi hautaketa zabala ikusgai egongo da bihar goizean Bertsoa.eus sareko plaza digitalean. Gainera, saioa amaitu ostean bertsolariek saioan bizitakoari buruz gure mikrofonoan esandakoak bildu eta bideo batean argitaratuko ditugu.

Azken final laurdena Tolosan

Final laurdenetako fasea bere azken saiora iritsiko da urriaren 14an Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko den saioarekin. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus web atarian zein herriko salmenta puntu ofizialetan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa