Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-10-14

Etxahun Lekue irabazle Tolosan

673 punturekin irabazi du azken final laurdena eta larrabetzuarra zuzenean sailkatu da Maule-Lextarreko finalaurrekora. Bere ondoren sailkatu dira hurrenez-hurren Maddalen Arzallus, Jon Maia, Beñat Lizaso, Xabat Galletebeitia eta Eneko Lazkoz. 1200 bertsozalek bete dute Beotibar pilotalekua.

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko seigarren eta azken final laurdena. Etxahun Lekue izan da irabazlea eta zuzenean finalaurrekoetan kantatzeko txartela eskuratu du; azaroaren 4ean Maule-Lextarreko saioan arituko da. Ion Zalduak gidatu du gaurko saioa eta irabazlearekin batera aritu dira kantuan Jon Maia, Maddalen Arzallus, Beñat Lizaso, Xabat Galletebeitia eta Eneko Lazkoz.

Honela sailkatu dira sei bertsolariak:

1-Etxahun Lekue               673

2-Maddalen Arzallus           670

3-Jon Maia                        662,5              

4-Beñat Lizaso                  646,5

5-Xabat Galletebeitia          636

6-Eneko Lazkoz                607

Finalaurrekoetako lehen itzuliko saioak osatuta

Tolosan jokatu den seigarren final laurdenarekin amaitu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko lehen fasea. Orain arteko saioetako irabazleekin eta bertsolarien puntuazioaren arabera osatu dira finalaurrekoetako lehen itzuliko taldeak:

Urriaren 28an, Bastidan:Igor Elortza, Sustrai Colina, Jon Martin, Agin Laburu, Jone Uria eta Nahikari Gabilondo

Azaroaren 1ean, Irunen: Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Agirre, Maddalen Arzallus eta Aimar Karrika

Azaroaren 4an, Maule-Lextarren: Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Beñat Iguaran

Azaroaren 12an, Durangon: Aitor Mendiluze, Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Iñaki Apalategi, Jon Maia eta Miren Artetxe

Tolosako bertso onenak sareko plazan eta Hitzetik Hortzeran

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu den final laurdeneko bertso hautaketa zabalaz gozatzeko aukera izango da bihartik aurrera Bertsoa.eus sareko plaza digitalean. Horrez gain Tolosan kantatu duten sei bertsolarien iritzi eta sentsazioak batuko ditugu bideo batean. Bihar igandea, hilak 15, Hitzetik Hortzera telebista-saioan Tolosako eta Zumaiako final laurdenetako bertsoaldi onenak eskainiko dira; arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu