UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra 2017-10-19

Bertsolaritza ikergai ahozko lantegian

Bertsolaritza ardatz duten zenbait ikerketa ezagutzeko aukera izan zen atzo Amasa-Villabonako Subijana etxean. Ane Labaka, Itziar Navarro, Jon Martin eta Beñat Krolem izan ziren beraien lanen berri eman zutenak. Hitzaldien ostean Krolemen OHOLTZA performaceaz gozatu zuten bertaratutakoek.

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatutako hitzordua lau hitzaldik eta bertso saioa berezi batek osatu zuten. Ane Labakak, Beñat Krolemek, Itziar Navarrok eta Jon Martinek beraien ikergaiak aurkeztu zituzten. Labakak, Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik lana garatu du eta Navarrok, Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar. Oiartzungo kasua lana. Jon Martin eta Beñat Krolemek aldiz esku artean dituzten doktore tesiak aurkeztu zituzten. Krolemena, Oholtza. Ahozko inprobisazioan zeharkako ibilbidea: irudia eta hitza. Martinena, Xabier Leteren bertso, olerki eta kanten analisia.

Ikus-entzunezko honetan hizlari bakoitzak bere lanaren gakoak ematen ditu, besteak beste, gaia hautatzearen zergatia eta motibazioa, proiektuaren norabidea etab.

OHOLTZA, Beñat Krolemen performancea

Hitzaldiak amaitu ostean Beñat Krolemek Oholtza performancea aurkeztu zuen. Kuboak eta bestelako elementuak baliatuz bertsolariak kantuan dihardutela irudiaren lanketa egitea helburu duen performancea hain zuzen ere. Atzokoan, Ane Labaka eta Jon Martin izan ziren kantuan aritu zirenak. Performancearen lagin bat ikusteko egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu