Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-11-01
Gaur ospatu da Irungo Artaleku kiroldegian Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko lehen itzuliko bigarren finalaurrekoa. Maialen Lujanbio nagusitu da eta saioa irabazita finalaurrekoen bigarren itzulian kantatzeko zuzeneko txartela irabazi du. Lujanbiok Donibane Lohizunen kantatuko du puntuazioz erabakiko diren beste bost bertsolarirekin batera. Irabazlearekin batera kantuan izan dira Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Unai Agirre eta Aimar Karrika. Maite Berriozabalek egin ditu gai-jartzaile lanak. 2.200 bertsozalek bete dute Irungo Artaleku kiroldegia.
Honela sailkatu dira sei bertsolariak:
1- Maialen Lujanbio 750
2- Aitor Sarriegi 705
3- Unai Agirre 667,5
4- Alaia Martin 651
5- Maddalen Arzallus 634
6- Aimar Karrika 605
Bertsoaldi onenak sareko plazan
Irunen ospatu den saioko hautaketa zabala ikusgai egongo da gaur iluntzetik aurrera Bertsoa.eus sareko plazan. Bihar, kantuan jardun duten sei bertsolarien iritzi eta sentsazioak batuko dituen bideoa argitaratuko dugu.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu