Lehen edizioa izan da aurtengoa 2017-10-31

Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu iturendarrak irabazle Bertsokabi sariketan

Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu iturendarrak irabazle Bertsokabi sariketan
Iruñean jokatu zen finala. Sei bertsolari gaztek kantatu zuten, binaka. Alazne Untxalo-Egoitz Gorosterrazurekin batean aritu ziren Amaia Elizagoien-Xabat Illarregi, eta Joanes Illarregi-Ekain Alegre. Giro ederrean egin zen saioa, aretoa goraino beteta.
BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketako finala jokatu zen ostegunean Iruñean eta Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu iturendarrak suertatu dira irabazle. Sei bertsolari gaztek kantatu zuten, binaka. Alazne Untxalo-Egoitz Gorosterrazurekin batean aritu ziren Amaia Elizagoien-Xabat Illarregi, eta Joanes Illarregi-Ekain Alegre. Giro ederrean egin zen saioa, aretoa goraino beteta.

Sariketa borobiltzeko saioa

Iruñerriko hiru taberna eta elkartetan egindako hiru kanporaketen ostean, finala izan da BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketari bukaera emateko saioa. Aurten lehen aldiz antolatu du sariketa Nafarroako Bertsozale Elkarteak, eta arrakastaz jokatu da, aretoak betez eta giro ederrean.

Nafarroako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Iruñerriko publikoa –bereziki gazteak- bertsozaletzeko xedea du sariketak, bertsoa hiriburuko eremu informaletara eramanez. Era berean, egitasmo horren bitartez, Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936-2015) zenaren figurari gorazarre egin nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Ikertzaile eta eragile nekaezina, kulturgintzaren eta euskalgintzaren alor ugaritan aritu zen Arraiza; besteak beste, Nafarroako Bertsozale Elkartearen fundatzaile eta lehendakariordea izan zen urteetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza