Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-11-12

Aitor Mendiluze nagusitu da Durangoko saioan

Aitor Mendiluze nagusitu da Durangoko saioan
740,5 punturekin irabazi du andoaindarrak Durangon ospatu den Txapelketako laugarren finalaurrekoa. Bere atzetik sailkatu dira Miren Amuriza, Jon Maia, Oihana Iguaran, Iñaki Apalategi eta Miren Artetxe. Amaia Ugaldek egin ditu gai jartzaile lanak eta 2100bertsozalek bete dute Landako gunea.

Gaur ospatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko lehen itzuliko laugarren eta azken finalaurrekoa. Aitor Mendiluzek lortu ditu puntu gehien, 740,5, eta gaurko saioa irabazita finalauarrekoetako bigarren itzulian zuzenean kantatzeko txartela irabazi du, abenduaren 2an Iruñean hain zuzen ere. Mendiluzerekin batera izan dira oholtza gainean kantuan Oihana Iguaran, Jon Maia, Miren Amuriza, Iñaki Apalategi eta Miren Artetxe. Saioaren gidaritza Amaia Ugalde elorriotarraren eskuan egon da gaurkoan. 2100 bertsozalek jarraitu dute zuzenean Durangoko Landako gunean ospatu den saioa.

Honela sailkatu dira sei bertsolariak:

1- Aitor Mendiluze 740,5

2- Miren Amuriza 678,5

3- Jon Maia 675

4- Oihana Iguaran 671

5- Iñaki Apalategi 648

6- Miren Artetxe 639

Finalaurrekoen bigarren itzulia osatuta

Gaurkoa izan da Txapelketako finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa. Horrenbestez saioetako irabazle eta bertsolarien puntuazioei erreparatuta osatu dira finalaurrekoen bigarren itzuliko saioak.

Azaroaren 19an, Amurrion: Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue.

Azaroaren 26ean, Donibane Lohizunen: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Agin Laburu, Jone Uria, Julio Soto eta Iñaki Apalategi.

Azaroaren 2an, Iruñean: Aitor Mendizabal, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Alaia Martin.

Bertsoaldi onenak sareko plazan

Durangon ospatu den saioko hautaketa zabala ikusgai egongo da bihartik aurrera Bertsoa.eus sareko plazan. Asteartean, kantuan jardun duten sei bertsolarien iritzi eta sentsazioak batuko dituen bideoa argitaratuko dugu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza