Gazte sariketak 2017-11-09

Bertxoko sariketako kanporaketa Legution

Bertxoko sariketako kanporaketa Legution
Denera 16 parte hartzaile izango ditu, bikoteka. Zortzi bertsolari gazte eta bakoitzak hautatutako soka-laguna. Lau kanporaketa eta finala izango ditu. Finalean, lau bertsolari arituko dira, kanporaketa bakoitzeko bat, soka lagunik gabe. Legution Aitor Ugarte eta Xabi Igoa (soka lagun) arituko dira batetik eta Markel Yoller eta Iker Pastor (soka lagun) bestetik. 20:30etan, Dovela tabernan.
Martxan da Araban Bertxoko Sariketa, hiru urteko etenaren ondotik.  Denera 16 parte hartzaile izango ditu, bikoteka. Zortzi bertsolari gazte eta bakoitzak hautatutako soka-laguna.  Lau kanporaketa eta finala izango ditu. Finalean, lau bertsolari arituko dira, kanporaketa bakoitzeko bat, soka lagunik gabe.

Parte hartuko duten bikoteak:

Bertsolariak     Soka lagunak

Aitor Najera   -  Jon Ruiz de Pinedo
Aitor Ugarte  -  Xabi Igoa
Aroa Arrizubieta  -  Oier Arbina
Markel Yoller  -  Iker Pastor
Xabier Antia  -  Iñaki Viñaspre
Unai Unda  -  Paula Amilburu
Martin Abarrategi  -  Peru Abarrategi
Asier Rubio  -  Manex Agirre

Ostiralean, Legution
Legution, Aitor Ugarte eta Xabi Igoa (soka lagun) arituko dira batetik eta Markel Yoller eta Iker Pastor (soka lagun) bestetik. 20:30etan, Dovela tabernan.

Entzuleak epaile
Entzuleek epaituko dituzte saio bakoitzeko bi bertsolariak eta entzuleen arabera saio bakoitzean hoberen aritu den bertsolaria kantatuko du finalean, beraz, 4 bertsolari arituko dira finalean, bikoterik gabe.

 

2002 sortutako sariketa

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.Beraz, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan ipini zen 2007an. 2013.urtera arte urtero jokatu zen Bertxoko sariketa.

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa