Astelehenetan iluntzeko 22:30etan ETB1en 2017-11-13

Errima ardatz, gaur gaueko Aulki-jokoan

Errima ardatz, gaur gaueko Aulki-jokoan
“Errima” garrantzitsua da bertsoak sortzeko eta hori izango du ardatz asteleheneko Aulki-Jokoa saioak. Ander Elortegi Txapelketa Nagusiko “kartzela”-ko arduradunetako bat da eta bere zeregina zein den kontatuko digu. Arzallus anai-arrebak, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano… eta Durangoko bertsoak! Bete-betea dator Aulki-Jokoa, astelehenean 22:30ean ETB1en.

Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus izango dira “Aulki-Jokoa” saioko protagonistetako bi. Bertsotan etxean ikasi zuten eta bakoitzak bere modura bizi du bertsolaritza. Oinarri beretik abiatutako bi bideak elkartuko ditugu astelehenean, ahal bada bertsotan. Horrez gain, Jon Maiarekin doinuen bide ezkutuetan ibiliko gara eta latinez egingo dugu bertsotan Anjel Mari Peñagarikanorekin.

Txapelketa Nagusiko saioetan bertsolariekin egon ohi da Ander Elortegi. “Kartzeleroa” da bera, eta bere ardura da bertsolariak zaintzea, “kartzela”-ko egonaldia goxatzea eta joan-etorrietan laguntzea. Berarekin ibiliko da Edurne Azkarate Durangoko saioan eta inoiz telebistan ikusi ez diren uneak erakutsiko dizkigute.

Durangoko bertsoaldi onenak Andoni Egañak hautatuta

Igandean Durangon jokatuko da Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ariko dira kantuan eta hango bertsoaldi onenak ekarriko dizkigu Andoni Egañak. Saioa amaitzeko “errima” izango du aztergai zarauztarrak. Ze bertsolari izango ote du lagun oraingoan?

 

Aulki-Jokoa, astelehenean 22:30ean ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza