19:00etan, Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioa 2017-11-14

Kafkaren aulkia gaur Bertsoaroan

Kafkaren aulkia gaur Bertsoaroan
Bertsoaroak bi ekitaldi izango ditu aste honetan. Gaur 'Kafkaren aulkia' emanaldi berezia izango da, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsotan direla, Pello Ramirez musikari eta Iñigo Astiz idazlearen laguntzaz. Ostegunean, gazteen bertso jaialdia.

Iruñeko Bertsoaroak zita bikoiza du aste honetan. 'Kafkaren aulkia' emanaldi berezia batetik eta bertsolari gazteen jaialdia bestetik. 'Kafkaren aulkia' emanaldian Uxue Alberdi eta Andoni Egaña aritzen dira bertsotan, Iñigo Astiz idazlearen testuak oinarri eta Pello Ramirez musikariak lagunduta. Ekitaldia gaur arratsaldeko 19:00etan da, Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioan.

Bertsolari gazteen jaialdia ostegunean
Bertsoaroan urteroko zita izaten da bertsolari gazteen jaialdiarena ere. Aurtengoan honako sei hauek arituko dira: Aroa Arrizubieta, Joanes Ilarregi, Patxi Castillo, Eli Pagola, Maialen Akizu eta Josu Sanjurjo, Fernando Anbustegi gai-jartzaile dutela. Jaialdia 19:00etan da, Civivox Kondestablearen Jauregiko Patioan.

Datorren astetik aurrera

HAUR BERTSOAROA. 'Itoitz. Urpeko ipuinak'

Azaroak 18, larunbata. 12:00 eta 18:00

Civivox Iturrama

Aktorea: Amaia Elizagoien

Musikaria: Olaia Intziarte

 

BIDEO EMANALDIA

Azaroak 21, asteartea. 19:00.  ‘Mundu bat ahoz aho’

Civivox Kondestablearen Jauregiko areto nagusian

Hizlaria: Beñat Gaztelumendi

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 23, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

 Bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Alaia Martin, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza.

Gai-jartzailea: Maider Ansa

 

KONTZERTUA. Bi bala’

Azaroak 28, asteartea. 20:00

Terminal taberna

 

 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIKO AZKEN FINALAURREKOA

Abenduak 2, larunbata. 17:00

Anaitasuna kiroldegia

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu