Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-11-19

Sustrai Colinak irabazi du Amurrioko saioa

701 puntu bilduta Amurrioko saioa irabazi eta BEC-era begira jarri da urruñarra. Bere atzetik sailkatu dira Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Jon Martin eta Etxahun Lekue. Aintzane Irazusta izan da gai jartzailea eta 1325 bertsozalek bete dute Bañueta kiroldegia.

Gaur jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017aren finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehen saioa. Sustrai Colinak batu ditu puntu gehien, 701. Irabazlearekin batera kantuan jardun dute, Beñat Gaztelumendik Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Jon Martin eta Etxahun Lekue bertsolariek. Amurrioko Bañueta kiroldegiak hartu ditu gaur sei bertsolariak eta 1325 bertsozalek jarraitu dute saioa zuzenean.

Honela sailkatu dira sei bertsolariak:

1- Sustrai Colina 701

2- Beñat Gaztelumendi 694,5

3- Jon Maia 681,5

4- Nerea Ibarzabal 675,5

5- Jon Martin 668,5

6- Etxahun Lekue 615

Amurrioko bertsoaldiak sareko plazan eta Aulki-Jokoa telebista programan

Gaur jokatu den Txapelketaren saioko bertsoaldien hautaketa zabala ikusgai egongo da gaur iluntzetik aurrera bertsoa.eus plaza digitalean. Asteartean gaur oholtzan kantari izan diren sei bertsolarien iritziekin osatutako bideoa argitaratuko dugu. Bihar astelehena, hilak 20, Edurne Azkaratek gidatzen duen Aulki-Jokoa saioan Amurrion gertatutakoaren berri izateko eta bertsoaldiak ikusteko aukera izango da iluntzeko 22:30etan ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza