Aulki-jokoa programa ETB1en, 22:30etan. 2017-11-20

Atzekoz aurrera Aulki-Jokoa saioan

Atzekoz aurrera Aulki-Jokoa saioan
Bertsolariak azken puntutik hasten dira bertsoa sortzen: azken puntua pentsatu eta gero hasten dira kantuan. Atzekoz aurrera egiten da beraz bertsoa, eta atzekoz aurrera dator Aulki-Jokoa astelehenean.

Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdi dira Txapelketa Nagusiaren aurpegiak Euskal Telebistan. Zuzeneko emisioa aurkezten du Aitzol Barandiaranek eta iritzi-emaile lanak egiten ditu Uxue Alberdik. Amurrioko saioan beraiekin egongo da Edurne Azkarate, eta euren lana nola egiten duten erakutsiko digute Aulki-Jokoan. Nola prestatzen dira kamerak piztu aurretik?

Doinuaren atalean Xabier Amurizarekin egongo gara. Salve regina gregorianoa moldatuta sortu zuen bertso-doinua eta berak kontatuko digu nola egin zuen. Juantxo Zeberiok jatorrizko kantua eta bertso-doinua aztertuko ditu pianoa lagun duela. 1993ko Txapelketa Nagusira joango gara Jokin Sorozabalekin, eta ezagun egin diren bere puntu-erantzunei buruz ariko gara.

Bertsolarien gune naturala da bertso-eskola. Oholtzan ondo aritzeko, bertso-eskolan egiten dute ondo eta gaizki. Oiartzungo bertso-eskolan jarriko dugu kamera ezkutua: Alaia Martin, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" elkartzen dira han eta lan nola egiten duten erakutsiko digute.

Amurrioko bertsoaldi onenak Andoni Egañak hautatuta

Igandean Amurrion jokatuko da Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko lehena. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina ariko dira kantuan eta saioaren balorazioa egingo du astelehenean Andoni Egañak.

Aulki-Jokoa, astelehenean 22:30ean ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu