Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-11-26

Igor Elortzak irabazi du Donibane Lohizunen

710punturekin irabazi du saioa eta BEC-eko finalean kantatzeko sailkapena esku-eskura du Elortzak. Bere atzetik sailkatu dira Maialen Lujanbio, Julio Soto, Jone Uria , Agin Laburu eta Iñaki Apalategi. Fernando Anbustegik egin ditu gai jartzaile lanak eta 2280 bertsozalek bete dute jai alai pilotalekua.

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko seigarren finalaurrekoa jokatu da gaur Donibane Lohizuneko Jai-alai pilotalekuan. Igor Elortzak pilatu ditu puntu gehien, 710 guztira eta gaurko saioa irabazita abenduaren 17an Barakaldon jokatuko den finalean kantatzeko pauso garrantzitsua eman du. Irabazlearekin batera oholtza gainean kantuan aritu dira Maialen Lujanbio Agin Laburu, , Julio Soto, Jone Uria eta Iñaki Apalategi.  Gai jartzaile lanetan Fernando Anbustegi aritu da eta 2.280 bertsozalek jarraitu dute zuzenean saioa.

Horrela sailkatu dira sei bertsolariak:

1- Igor Elortza 710

2- Maialen Lujanbio 707,5

3- Julio Soto 671

4- Jone Uria 668

5- Agin Laburu 634,5

6- Iñaki Apalategi 633,5

Bertsoaldi onenak sareko plazan eta Aulki-jokoa programan

Donibane Lohizunen jokatu den finalaurrekoaren bertsoaldi hautaketa zabala ikusgai dago bertsoa.eus sareko plaza digitalean. Asteartean sei bertsolariek oholtzan bizitakoak jasoko dituen bideo bat argitaratuko dugu. Bihar, hilak 27, Edurne Azkaratek gidatzen duen Aulki-jokoa programan bertsoaldi onenen analisia egingo dute protagonistek eta baita Andoni Egañak ere. Bertsolaritza ardatz duen programa astelehenean iluntzeko 22:30etan hasiko da ETB1en.

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri