Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-12-02

Aitor Sarriegik irabazi du Iruñeko saioa eta Unai Agirrek itxi du finaleko zortzikoa

Aitor Mendiluze gelditu da bigarren eta Unai Agirre hirugarren. Finalistak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre.

Gaur jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko azken finalaurrekoa Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Aitor Sarriegi beasaindarra nagusitu da. Irabazlearekin kantuan izan dira Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Alaitz Rekondo aritu da aurkezle lenetan eta ia 3.000 bertsozalek jarraitu dute saioa zuzenean. Miren Amurizak oholtza utzi egin behar izan du hainbat alditan zortziko nagusian sudurretik odola hasita.

Horrela sailkatu dira sei bertsolariak:

1- Aitor Sarriegi            698,50

2- Aitor Mendiluze         696,50

3- Unai Agirre               696,00

4- Miren Amuriza           652,00

5- Alaia Martin               649,5

6- Oihana Iguaran         646,00

 

Finaleko zortzikotea

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre izango dira BEC-en, abenduaren 17an.

Iruñeako bertsoaldi onenak sareko plazan, Hitzetik Hortzeran eta Aulki-jokoan

Zazpigarren finalaurreko honetako bertsoaldi onenak ikusteko aukera bat baino gehiago izango dira gaurtik aurrera. Bertsoa.eus sareko plaza digitalean saioan kantatutako bertsoaldi onenen hautaketa zabala ikusgai egongo da. Horrez gain, asteartean, sei bertsolariek oholtzan bizitakoari buruz bertsoaren mikrofoan kontatutakoak batuko dituen bideoa argitaratuko dugu. Bihar igandea, hilak 3, eguerdiko 15:00etan hasita ETB1en Hitzetik Hortzera telbista programan Anaitasunan kantatu diren bertsoaldi onenak eskeiniko dira. Horrez gain, asteleheneko  Aulki-jokoa telebista programan gaurko saioan analisia egingo du Andoni Egañak eta beste hainbat bertsoaldirena ere ikusteko aukera izango da bertsolarien ahoetatik zuzenean. Horren gain,sss

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu