Aulki-jokoa 2017-12-11

Errealitatea eta fikzioa nahastuko dira Aulki-Jokoaren eszenatokian

Bertsotan askotan nahasten dira errealitatea eta fikzioa eta Aulki-Jokoan ere bai. Errealitateaz aritzen gara, baina antzerkia eginez gehienetan. Asteleheneko antzezlanak protagonista asko izango ditu: BECeko finalistak; Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio txapeldunak; Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal kontu eta kantulariak; Jone Uria bertsolaria, eta Arkaitz Goikoetxea epailea. Hori guztia Edurne Azkaraterekin, astelehenean 22:30ean ETB1en.

Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak amaituta, jakina da zein zortzi bertsolarik abestuko duten finalean: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre igoko dira BECeko oholtzara. Beraiek izango dira astelehenean Aulki-Jokoa saioko protagonistak. 

Edurne Azkarate Andoniren Ganbaratik atera eta bertsoaren katedrala izan den Anoetako Belodromoan elkartuko da bi txapeldunekin, Andoni Egañarekin eta Sebastian Lizasorekin. 1986ean jantzi zuen txapela Lizasok eta Egaña lau aldiz izan da txapeldun Txapelketa Nagusian: 1993tik 2005era. Finala, finalaren aurreko sentipenak, bitxikeriak... asko dute kontatzeko biek, eta Edurne ez da galdetzeko gogoz geratuko. 

Aktore gehiago asteleheneko saioan

Bertsotan askotan nahasten dira errealitatea eta fikzioa eta ondo daki hori Maialen Lujanbiok; 2009an Bergaran Jon Martinekin osatutako bertsoaldia horren froga. Txapelketa Nagusian epaileen puntuek bilakatu dezakete fikzioa errealitate eta Arkaitz Goikoetxeak azalduko digu nola egiten duten lan epaileek. Nerea Ibarzabal eta Onintza Enbeitak bertsoaren errealitate dibertigarrira eramango gaituzte eta Jone Uriak zinematik hartutako bertso-doinua ekarriko digu. 

Hori guztia Aulki-Jokoa saioaren eszenatokian, astelehenean 22:30ean, ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza