Larunbatean aurkeztuko dute 2007-11-20

Bertso Eskola berria Iruñean

Gaztetxoak bertsolaritzara bildu eta Irunea eta Iruñerrian erreferente izatea Berttso Eskola berriaren helburuetako batzuk. Zaldiko-Maldiko da aurkezpena, larunbatean 12:00etan.

Iruñeak Bertso-Eskola berria izango du aurrerantzean eta horren berri emateko aurkezpen jaia izango da larunbatean. Ekitaldia 12:00etan da Zaldiko Maldikon eta honako hauek arituko dira hizlari: Aitzol Mendiola (Iruñeko Bertso Eskolako lehendakaria), Erika Lagoma (Iruñeko Bertso Eskolako idazkaria), Manolo Arozena (Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria,) eta Kike Díez de Ulzurrun (Zaldiko Maldiko Bertso Eskolako kide izandakoa).  Luntxa eta bertso-poteoa egongo dira ondoren, eta bertso-bazkaria gero Jon Barberena eta Amets Arzallus bertsolariekin. Arranon.

Lau kezka eta helburuk bultzatu duten proiektua, bultzatzaileen arabera:

• Iruñea/Iruñerria mailan bertsoarekin lotura zuzena duen erreferente ezagun baten falta.
• Gaztetxoek bertsolaritza/eskola lotura zuzena egitea.
• Nafarroako Bertsozale Elkartearen gain egotea bertso sustatzeko ardura guztia.
• Gaztetxo nahiz bertako bertsolarientzat plazak sortzea.

Zortzi talde Iruñan
Gaur egun Txantrean 3 talde daude, Barañainen 2 talde, Mendillorrin talde bat, Sanduzelain talde bat eta iturraman beste talde bat daude. Umeen bertso eskolez gain helduen lau talde daude. Hauetako bat Iruñako udalak eskaintzen dituen sormen tailerren barruan. Bertan irakasle Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena eta Erika Lagoma dabiltza.
Gauzak horrela, Indarrak batzea, Iruñean eta Iruñerrian erreferente bat sortzea, eta gazte zein gaztetxoek bertso-eskolaren izatea sentitzeko gunea bihurtzea dira Bertso Eskola berriaren helburuetako batzuk, heldu, gaztetxo nahiz umeen gune izatea. Baita plaza berriak sortu eta Bertsozale Elkartearekin elkarlanean aritzea bertsolaritzaren sustapenean.


Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa