Hitzetik Hortzera igandero 15:00etan ETB1en 2018-01-04

Edurne Azkarate izango da Hitzetik Hortzerako gonbidatua

Edurne Azkarate izango da Hitzetik Hortzerako gonbidatua
Txapelketa Nagusia atzean utzi eta urtarrilaren 7an itzuliko da Hitzetik Hortzera ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da geratuko eta plazaz plazako lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko du igandero igandero apirila arte. Edurne Azkarate izango da urtarrileko lehen atalean, eta abendu amaieran Elgoibarren, Aretxabaletan eta Hernanin egin diren jaialdietako bertso onenak eskainiko dira. Igandean, 15:00etan ETB1en.

2018an ohiko formatuan itzuliko da Hitzetik Hortzera. Igandero plazaz plaza bildutako bertso onenak eta gonbidatuak ekarriko ditu. Diziplina ezberdinetan dabiltzan hainbat lagunek bertsolaritza nola bizi duten ezagutzera emango du saioak: kirolariak, idazleak, aurkezleak, aktoreak… gonbidatuko dituzte programara.

Urtarrilaren 7ko atalean Edurne Azkarate izango da gonbidatua. Astelehenetako Aulki-Jokoa telebista-saioaren aurpegia izan da Edurne Azkarate eta bera hobeto ezagutzeko aukera izango da. Bertsoei dagokionez, abenduaren amaieran Elgoibarren, Aretxabaletan eta Hernanin egin diren jaialdietako bertso onenak ekarriko ditu saioak.

Elgoibarren Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio izango dira kantuan eta Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak; Aretxabaletan Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak; eta Hernanin, Unai Agirre, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Eli Pagola izango dira kantuan Jose Luis Urdangarinen aginduetara.

Hitzetik Hortzera, igandero 15:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza