Ostiralean hasiko da 2018-01-16

Kuadrilla arteko beroa eta txapelketaren sua

Arabako Bertso Kuadrilla artekoak ostiral honetan hasiko du bosgarren edizioa. Parte hartze oso zabala izan du aurtengoan ere, 14 talde, 320 partaide inguru. Finala, martxoaren 17an.

Arabako Bertso Kuadrilla artekoak ostiral honetan hasiko du bosgarren edizioa, Arabako Bertsozale Elkartearen eta bertso-eskolen arteko lankidetzan. Duela zortzi urte, festa giroko txapelketa formatuan hasi zen eta aurten berriro ere formatu berera itzuliko da, bi ediziotan lehia gabekoa izan ondoren. Arabako bertsolaritzaren oinarria sendotzea, zabaltzea eta bertso-eskolak indartzea ditu helburu. Parte hartze zabala du aurtengoan ere, 14 talde, 320 partaide inguru. 

Protagonisten hitzak
Larunbatean aurkeztu zuten ekimena Gasteizen eta Bertsoak protagonisten hitzak jaso zituen. Testigantzak ematen dituztenak dira: Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Oier Suarez Sustapen arduraduna, Arantxa Sobrino Araba Errioxako Txandrio bertso eskolako kidea eta gai-jartze ardura duena, Paula Amilburu Aramaioko sobrak taldeko bertsolaria eta Manu Bendala Gasteizko Errexala taldeko bertsolaria.

Liga, finalaurrekoak eta finala

Arabako Bertso Kuadrilla artekoak liga, finalaurrekoak eta finala izango ditu. Asteburu honetan hasiko da Gasteiz, Aramaio eta Ataurin eta finala Gasteizen izango da Martxoaren 17an, hiru talderen artean. Saiotan bertso jarriak ere izango dira, lehiaz kanpo.

Urtarrilak 19, 20, 21: Gasteiz (hiru saio), Aramaio, Atauri

Urtarrilak 26, 27, 28: Oion, Agurain, Aramaio

Otsailak 2, 3, 4: Laudio, Legutio, Gasteiz, Izarra, Errekaleor, Zalduondo

Finalaurrekoak

Otsailak 17: Araiako Gaztetxean

Otsailak 24, Amurrioko Gaztetxean

Martxoak 3, Aramaioko Sastiñan

Finala

Martxoak 17, Gasteizko Landatxo kiroldegian

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza