Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2018-02-19

Arabako Errioxa Kuadrilla arteko finalera

Arabako Errioxa Kuadrilla arteko finalera
Arabako Bertso Kuadrilla arteko lehen finalaurrekoa izan da Araian, Arabar Errioxako 'Txandrio' eta 'Aramaixoko sobrak' taldeen artean. Finala martxoaren 17an izango da Gasteizen.

Arabako Bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa izan da Araiako gaztetxean, Arabako Errioxako 'Txandrio' eta 'Aramaixoko sobrak' taldeen artean. Arabar Errioxako taldea gailendu da saioan, beraz Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.

Pikoteo txiki baten ostean Araiako lagun kuadrilla batek prestatutako bertso sortarekin hasi zen saioa. Bertsotan ederki azaldu zuten nolakoa den Araia, egiten duen hotza eta nola bizi diren.

Arabako Errioxako txandrio taldearen izenean Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea bertsolariak aritu ziren kantuan.

Aramaixoko sobrak taldearen izenean Unai Etxenausia, Peru Abarrategi, Martin Abarrategi, Paula Amilburu eta Aitor Ugarte.

Gai jartzaile lanetan Aitana Iradier zalduondarra aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Maria Izaga Aramaioxoko sobrak taldearen ordezkaria, Josu Olano Arabar Errioxako txandrio taldearen izenean eta Mikel Fernandez de Arroyabe Arabako Bertsozale Elkerteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka...

Beste bi finalaurrekoak

Hurrengo bi asteko larunbatetan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak, Amurrion eta Aramaion. Bi horietan talde bana sailkatu da, izan ere, finala 3 taldeen artean jokatuko da.

Finala martxoaren 17an da eta egun osoko festa izango da Gasteizko alde zaharrean. Eguerdian, Gasteizko muinoan kokatu dagoen Landatxo kiroldegitik hasita, idatzizko eta bat-bateko taldeak arituko dira tabernaz taberna. Bazkal ostean finala jokatuko da. Bazkarian izena emateko deitu 675 70 79 71 edo idatzi araba.sustapena@bertsozale.eus. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu